Jendartea  Plentzia 2017-02-08 13:44

Plentziako Udalak eta Gurutze Gorriak ikastaro bat zozkatuko dute udalerriko langabeen artean

Plentziako Udalak eta Gurutze Gorriak ikastaro bat zozkatuko dute udalerriko langabeen artean

Plentziako Udalak eta Gurutze Gorriak ikastaro bat zozkatuko dute, profesionaltasun-ziurtagiria eskuratu eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta eman ahal izateko. Zozketa datorren hilaren 24an, barikuan, izango da, goizeko 11:00etan.

Denboraleak ortzadarra agertzeko aukera eman du eskualdean

Denboraleak ortzadarra agertzeko aukera eman du eskualdean

Ekaitzaren ostean barea datorrela esan ohi da; eta hala izan da, bart jazotako txingorren, haize-boladen eta euritearen ostean, ortzadarragaz esnatu baita Uribe Kosta; edo berton esaten zaion legez, ustrukua ikusi ahal izan da gaur Plentzian, zubiaren atzean zerura altxatzen den kolorezko arkua, ustrukua oso-osorik.

  Jendartea  Plentzia 2017-02-02 13:42

Andra Mari bidea urbanizatzeko lanak egiten hasi dira

Andra Mari bidea urbanizatzeko lanak egiten hasi dira

Plentziako Andra Mari bidearen ingurua berritzeko obrak martxan daude. Horietan saneamendu- eta argiteria-sareak zaharberrituko dituzte, baita espaloiak eta Kristo enparantza egokitu ere.

  Jendartea  Plentzia 2017-02-02 10:43

Umeek neguan non jolastu izateko konponbide bila

Umeek neguan non jolastu izateko konponbide bila

Neguko denboraleek eragina izaten dute umeen jolasteko orduetan. Euria, haizea eta hotza denean, neska-mutil txikienak ezin dira jolastu parkeetan, horietan ez dagoelako aterperik, meteorologia-egoera horietatik babesean ipintzeko modukorik. Hori dela eta, umeek neguan jolasteko leku egoki bat izan dezaten, herri-bilera egingo dute barikuan, hilaren 3an, Plentziako Jai Alai frontoian, 18:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irtenbidea "posiblea" da; baina, horretarako, denen laguntza beharrezkoa dela diote, konponbidea aurkitu ahal izateko.

  Politika  Plentzia 2017-01-31 11:27

Plentziako Independenteak taldeko zinegotzi biek kargua utzi dute

Plentziako Independenteak taldeko zinegotzi biek kargua utzi dute

Keltse Macías eta Txelu Gómez Plentziako Independenteak taldeko zinegotziek uko egin diote euren ardurei eta jakinarazi dute Gobernu-batzordean parte hartzeri ere utzi diotela. Hala, zinegotzi biek Kultura, Ekitaldiak eta Hezkuntza Arloko eta Kirolak arloko zinegotzigoei uko egin diete, hurrenez hurren.

  Politika  Plentzia 2017-01-20 10:30

Hainbat pintada agertu direla salatu du Plentziako Independenteak taldeak

Hainbat pintada agertu direla salatu du Plentziako Independenteak taldeak

Udalerriko hainbat tokitan 44 zenbakia irudikatzen duten pintada ugari agertu direla salatu du Plentziako Independenteak alderdiak. Horiek denak zoruan, ateetan zein edukiontzietan agertu dira.

  Kultura  Erandio  Plentzia  Uribe Kosta 2016-12-31 13:40

Gogo eta ilusio handiz egin zieten ondoetorria Mari Domingiri eta Olentzerori

Gogo eta ilusio handiz egin zieten ondoetorria Mari Domingiri eta Olentzerori

Daborduko opari denak banatuta, baita zegokionari ikatz bidezko arduratzeko deia eginda ere. Abenduaren 25a olgetan, estreinatzen zein hausnarrean egitekoa izan zen; "bakoitzak ahal zuena" afaldu eta bazkaldu ostean. Baina, zapatuko iluntzea bete-betean izan zen Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egiteko, eskatutakoa akordarazoteko eta on-onak izan garena sinetsarazten ahalegintzeko... HIRUKAko begirik zorrotzena horren lekuko izan zen Uribe Kostako bi muturretan: Erandioko Altzagan, lehenengo; Plentzian, gero. Hona horien irudiak.

  Kultura  Plentzia 2016-12-15 13:43

Gabonetako Artisautza Azoka egingo dute Plentzian

Aste-akabu honetan Gabonetako Artisautza Azoka egingo dute Plentzian, lehenengo aldiz. Hala, barikutik domekara bitartean, inguruko artisauek egindako produktuez gozatzeko aukera egongo da, Goñi Portalen. Halaber, hainbat tailer eta ekimen berezi egongo da aukeran.

  Kultura 2016-12-14 12:34

Plentziako bertso-jira!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

Plentziako bertso-jira!

Ostiralean, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariak Oxabi erromeria taldearekin batera arituko dira Plentzian! Informazio gehiago Albe.eus-en.

  Kultura  Gorliz  Plentzia 2016-12-01 15:45

Euskarari gorazarre bateratua egingo diote Gorlizen eta Plentzian

Euskarari gorazarre bateratua egingo diote Gorlizen eta Plentzian

Urtero-urtero, Euskararen Eguna ospatzen da nazioartean abenduaren 3an. Hori dela-eta, aurten ere euskaldunon hizkuntzari gorazarre egiteko hamaika ekitaldi egongo dira han eta hemen. Eskualdean ere jarduera asko antolatuko dira egun horri begirakoak. Gorlizek eta Plentziak, berbarako, Euskara Agendari esker, egun osoko egitarau bateratua egingo dute abenduaren 3an, zapatuan.

  Kultura  Plentzia 2016-12-01 12:00

San Nikolas Eguna ospatuko dute plentziarrek

San Nikolas Eguna ospatuko dute plentziarrek

Abenduaren 6an ospatuko da Plentzian San Nikolas jaia. Aurten aste barruan izango da, beren-beregi, martitzenean. Urtero legez, egun osoko jaialdia egingo da eta hainbat ekitaldi egongo dira Barrenkalen, alde zaharrean.

  Politika  Plentzia 2016-11-29 17:40

Maena Debak Plentziako EH Bilduko zinegotzia izateari utzi dio

Maena Debak Plentziako EH Bilduko zinegotzia izateari utzi dio

Maena Debak Plentziako EH Bilduko zinegotzia izateari utzi dio; hala jakinarazi zuen joan den azaroaren 24an izandako osoko bilkuran, "Gobernu-taldearekiko desadostasunak" direla-eta. Bere ordez, Haizea Agiriano Elosegik hartuko du kargua.

Hozkailu solidarioa, prest!

Hozkailu solidarioa, prest!

Joan den barikuan, hilaren 4an, Hozkailu Solidarioa inauguratu zuten Plentziako udaletxearen arkupeetan. Zortzi hilabete eman dituzte proiektua gauzatzeko eta, azaldu dutenez, "helburua janariaren xahutzeari aurre egitea da". Horrenbestez, edozeinek erabil dezake hozkailua, janaria uzteko zein hartzeko. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko kartelak ipini dituzte hozkailuaren ondoan.

  Kirolak  Plentzia 2016-11-10 18:42

Plentziak Errotabarri berreskuratu du

Plentziak Errotabarri berreskuratu du

Plentziako Errotabarri futbol-zelaia estreinatu zuten pasa den zapatuan, ia urte biren ostean.

  Politika  Plentzia 2016-11-10 10:48

Udalerria garbiago mantentzeko neurriak adostu ditu Plentziako Udalak

Udalerria garbiago mantentzeko neurriak adostu ditu Plentziako Udalak

Udalerriko bide-garbiketaz arduratzen den enpresako arduradunagaz bildu zen joan den astean Plentziako Gobernu-taldea, zerbitzua hobetzeko asmoz. Horretarako, udal agintariek hainbat aldaketa proposatu zituzten eta, jakinarazi dutenez, hemendik aurrera hilean behin, astelehenetik barikura, langile batek herriko hainbat kale sakonean garbituko ditu, hala nola Txipio, Saratxaga, Alde Zaharra, Areatza eta Portua kaleak.

  Politika  Plentzia 2016-11-03 16:06

Denis Rey Ormaza: "Patriarkatua errotik suntsitzera gatoz"

Iker Rincon Moreno

Denis Rey Ormaza: "Patriarkatua errotik suntsitzera gatoz"

Sorginen Alabak talde feminista aurkeztu dute Plentzian. Kideek azaldu dutenez, taldea azkenaldian jazotako eraso matxistei erantzuna emateko beharragatik sortu dute. Egitura barik funtzionatzen dute eta adin ezberdinetako emakumeek parte hartzen dute.

  Politika  Plentzia 2016-10-21 12:50

Borroka feminista piztu dute Plentzian

Borroka feminista piztu dute Plentzian

Atzo, eguenagaz, Sorginen Alabak emakumeen talde feminista aurkeztu zuten Plentziako Goñi Portal kultur etxean. Kideek azaldu zutenez, taldea azkenaldian jazotako eraso sexistei erantzuna emateko beharragatik sortu zuten. Momentuz egiturarik gabe funtzionatzen duen talde heterogeneoa da eta daborduko ekintza bi baino ez dituztela egin jakinarazi zuten. Halere, Euskal Herrian eta Plentzian bestelako talde feministakaz saretu gura direla eta ekintzak egiten jarraituko dutela iragarri dute.

  Jendartea  Plentzia 2016-10-19 16:04

Sorginen Alabak talde feminista aurkeztuko dute bihar Plentzian

Sorginen Alabak talde feminista aurkeztuko dute bihar Plentzian

Talde feminista berria sortu dute Plentzian, Sorginen Alabak izenekoa. Hori dela-eta, horren berri emateko eta taldearen nondik norakoak aurkezteko, ekitaldia egingo dute bihar, eguenean, 19:30ean, Goñi Portalen.

  Kirolak  Plentzia 2016-10-15 10:00

Higinio Rivero: "Argazkirako erabiltzen gaituzte askotan"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Higinio Rivero: "Argazkirako erabiltzen gaituzte askotan"

Munduko parakanoa txapelduna da Higinio Rivero Fernández; Plentzia Piraguismo Taldeko kidea da arrigorriagarra. Piraguismoa probatzea gomendatu du Riverok, «harrapatzen zaituen kirola da-eta». Plentziako klubera hurbiltzera gonbidatu ditu HIRUKAren irakurleak.

  Kultura  Plentzia 2016-10-14 11:34

Kanadako Placentiako ordezkariak hurbilduko dira gaur Plentziara

Kanadako Placentiako ordezkariak hurbilduko dira gaur Plentziara

Kanadako Placentia eta Uribe Kostako Plentzia anaitzeko prozesuari hasiera emango diote gaur. Horretarako, Wayne Power Placentiako alkatea eta Noella Collins Kultura eta Turismo zinegotzia etorri dira gurera. Goizean zehar Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian egongo dira. Arrastian, berriz, Plentziara hurbilduko dira, 18:30ean.

Nabarmenak

Zorion agurrak