Jendartea  Plentzia 2016-09-05 15:20

Plentziako jaietan jazotako eraso sexista bi ikertzen dabil Ertzaintza

Plentziako jaietan jazotako eraso sexista bi ikertzen dabil Ertzaintza

Domeka goizaldean emakume bik eraso sexista bana pairatu zuten Plentziako jaietan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima biek erasoaren berri eman zieten Ertzaintzari, eta horren ondorioz, polizia autonomikoa gertakariak ikertzen dabil.

  Jendartea  Plentzia 2016-09-04 16:53

Arrastian salatuko dute Plentziako jaietan emakume batek pairatutako "eraso sexista"

Arrastian salatuko dute Plentziako jaietan emakume batek pairatutako "eraso sexista"

Gaur goizean, Plentziako jaietan, eraso sexista bat pairatu du 18 urteko emakume batek, bertoko Udalak jakinarazi duenez. Hiribilduko Gobernu Batzordeak gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko 20:00etarako, udaletxeko eskaileretan. Horrezaz gainera, "erasotzailearen aurkako beste edozein neurri hartzeko prest gaudela" argi utzi du Udalak. Besteak beste, Amarratz Surf Taldeak bat egin du elkarretaratzeagaz.

  Kultura  Plentzia 2016-09-01 16:11

Euskal Herriko elektrotxarangen topaketa ospatuko dute bihar Plentzian

Euskal Herriko elektrotxarangen topaketa ospatuko dute bihar Plentzian

Plentzia San Antolin jaietan murgilduta dagoela, Euskal Herriko Elektrotxaranga Topaketaren hirugarren edizioa hartuko du hiribilduak. Hitzordua bihar izango da, barikuan, 14:15etik aurrera. Hala, elkar ezagutu eta euren musikaz gozatzeko guran, hainbat elektrotxaranga batuko da bihar Plentzian.

  Kultura  Plentzia 2016-08-25 18:13

Mausitxa, Ipiñaburu eta Insausti, Idiazabal gazta onenak Plentzian

Mausitxa, Ipiñaburu eta Insausti, Idiazabal gazta onenak Plentzian

Pasa den domekan, Plentziak hartu zuen Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren 27. edizioa. Epaileen erabakiz, lehenengo saria Elgoibarko Mausitxa baserriko gaztarentzat izan zen. Bigarren geratu zen Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegia eta Ordiziako Joxeba Insaustik hirugarren saria jaso zuen.

  Kultura  Plentzia 2016-08-25 12:33

Miguel Beitia Santovenia: "Antolintxu eta Madalentxu txikiak hautatzea zailagoa da"

Iñigo Fernandez de Martikorena

Miguel Beitia Santovenia: "Antolintxu eta Madalentxu txikiak hautatzea zailagoa da"

Aurten beteko dira 30 urte  Plentziako San Antolin jaietan Antolintxurena, panpina baten ordez, benetako pertsona batek egin zuenetik, eta 27 urte, jaietan Madalentxu pertsonaia gehitu zutenetik. Miguel Beitia Santovenia Antolintxu eta Madalentxu elkarteko zuzendaritza-kideak bertako ohituren berri eman digu.

  Kultura  Plentzia 2016-08-25 09:00

Zapatuan aurkeztuko dituzte Antolintxu eta Madalentxu

Zapatuan aurkeztuko dituzte Antolintxu eta Madalentxu

San Antolin jaiak, urtero legez, Antolintxuri eta Madalentxuri harrera eginez ofizialki abiatuko dituzte, abuztuaren 31n, eguaztena. Ostera, aurreko zapatuan ere izango da zer ospatu, bertan aurkeztuko baitituzte herri-bozketaz aukeratutako Plentziako jai-pertsonaien rolak nortzuek beteko dituzten.

 Plentzia 2016-08-11 10:00

Prestatutako janariak saltzen dituzten kamioen azoka egongo da Plentzian aste-akabuan

Bariku arrastian hasi eta astelehenera bitartean prestatutako janaria saltzen duten kamioien azoka egongo da Plentziako Astillero plazan. Food Truck Market delakoa 18:00etan zabalduko dute hilaren 12an, eta astelehenera arte mota askotariko jakiak probatzeko aukera eskainiko dute kamioi-sukaldeek.

  Kultura  Plentzia  Uribe Kosta 2016-08-10 11:00

Mikrofilm Short Festivala, abuztuaren 13an eta 14an, Plentzian

Mikrofilm Short Festivala, abuztuaren 13an eta 14an, Plentzian

Datozen zapatuan eta domekan izango da Plentziako Mikrofilm Short Festival jaialdia. 2011ko uztailaren 7an auto-istripuan zendutako Alex Arana Etxebarria zinemazale plentziarra omentzeko abiatu zuten genero beltzeko film laburren jaialdia, hura hil eta urtebetera. Hala, elizaren aurrealdea zine bihurtuko da bosgarren aldiz.

  Kultura  Gorliz  Plentzia  Uribe Kosta 2016-08-08 11:00

"Akabuko martxea" dokumentala emango dute bihar, Plentzian

"Akabuko martxea" dokumentala emango dute bihar, Plentzian

Gorlizko eta Plentziako Euskara Agendaren udako azkenengo ekitaldia izango da biharkoa, hilaren 9koa: Aitor Gisasolak eta Fredi Payak egindako "Akabuko martxea" dokumentala ikusi ahal izango da PIE aretoan (Plentzia), 20:00etatik aurrera.

  Jendartea  Barrika  Gorliz  Plentzia  Uribe Kosta 2016-08-05 16:30

Plentzia, Gorliz eta Muriolan bainua hartzeko murriztapenik ez, daborduko

Plentzia, Gorliz eta Muriolan bainua hartzeko murriztapenik ez, daborduko

Plentzia, Gorliz eta Muriola (Barrika) hondartzetan uraren kalitatea ona da, daborduko; pasa den astean bainua hartzeko mugak ezarri zituzten, oraindino jatorri ezezaguna duen isuri kutsakor batengatik. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak hondartza-sasoiko lehenengo hilabeteotako datuak eman ditu: bisitari gehien jaso dituen Bizkaiko hondartza Sopelako Arriatera-Atxabiribil izan da, eta Ereaga, hirugarrena; sorospen-zerbitzuen artatzeen zenbatekoa eta hondakin-batzearen kopuruak ere jakinarazi dituzte. 

  Kultura  Gorliz  Plentzia  Uribe Kosta 2016-08-05 13:17

BOSek kontzertua eskainiko du gaur, Plentzian

BOSek kontzertua eskainiko du gaur, Plentzian

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertua egongo da gaur, hilak 12, Plentziako Santa Maria Magdalena elizan. Hitzordua 20:30ean ipini dute.

  Politika  Gorliz  Plentzia 2016-08-01 12:37

Gorliz eta Plentzian abiatu du Etxeratek hondartzetako kanpaina

Gorliz eta Plentzian abiatu du Etxeratek hondartzetako kanpaina

Gorliz eta Plentziako hondartzetan abiatu zuen atzo, domeka, Etxeratek udan, dispertsioa salatuz, hondartzetan egiten duen ekimen sorta. Datorren astean jarraituko dute jarduerakaz.

  Kultura  Plentzia 2016-07-28 13:40

Ekintzez beteriko azoka hartuko du aste-akabuan Plentziak: Bohemia Market

Aste-akabu honetan Plentziak Brandari eta Politki elkarteek antolatutako Bohemia Market-a hartuko du, lehenbiziz. Azoka berezia izango da, genero berdintasuna, iraunkortasuna eta artea bultzatu gura dituena, musika, ikuskizunak, ipuin-kontalariak, tailer parte-hartzaileak, artisautza, gastronomia eta beste hainbat ekintza hartuko baititu. Hala, uztailaren 29, 30 eta 31n adin guztientzako ekimenak izango dira Plentzian, Ontziola plazan eta inguruetan.

  Jendartea  Plentzia 2016-07-28 12:57

Errefuxiatuei laguntzeko batzarra egingo dute arrastian Plentzian

Errefuxiatuei laguntzeko batzarra egingo dute arrastian Plentzian

"SOS errefuxiatuak" goiburupean, batzar irekia deitu du gaur arrastirako Plentziako Udalak. Hitzordua 19:30ean ipini dute, Goñi Portalean. Bilera elkartasun-ekimen bat prestatzeko izango da. Udalak gogorarazi duenez, "errefuxiatuen olatuak handi izaten jarraitzen du; elkartasun olatua ez dadila gelditu".

  Jendartea  Plentzia 2016-07-27 10:37

Kristo enparantzako eta Andra Mari bideko lanen gaineko asanblada egingo dute Plentzian

Kristo enparantzako eta Andra Mari bideko lanen gaineko asanblada egingo dute Plentzian

Datorren abuztuaren 11n, osteguna, asanblada informatiboa egingo du Plentziako Udalak. Batzarrean jorratuko duten gaia udaren ostean Kristo enparantzan eta Andra Mari bidean egingo dituzten lanak dira.  Hitzordua arratsaldeko 19:00etan jarri dute udal agintariek, Erriberako Jubilatuen Etxean; herritar denak gonbidatu dituzte bertaratzera.

  Politika  Plentzia 2016-07-21 16:20

Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko itsas martxa egingo dute uztailaren 31n

Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko itsas martxa egingo dute uztailaren 31n

Urtero legez, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko hondartzetako mobilizazioakaz bat eginez, itsas martxa egingo dute datorren domekan, uztailaren 31n, Plentzian. Horretarako, antolatzaileek 30 piragua bikoitz jarriko dituzte eskuragarri, eta horiek erabiltzeko aldez aurretik egin beharko da erreserba, binaka, 610 974 834 telefono zenbakira deituta. Itsas martxa, zein Etxeratek paseotik burutuko duen manifestazioa, eguerdiko 12:00etan aterako da Plentziako metro geltokitik.

  Jendartea  Plentzia  Uribe Kosta 2016-07-21 13:18

Frackinga ez dutela gura aldarrikatu dute Plentzian

Joan den zapatuan, hilaren 16an, frackinga ez dutela gura aldarrikatu zuten Plentzian 50 bat lagunek, Frackingaren Aurkako Egunean. Aldarrikapena eta festa tartekatu zuten zapatuan; izan ere, haustura hidraulikoaren aurkako taldeek gogoratu dute "frackinga euskal agendatik kanpo" gelditu dela, azken egunotan hainbat hedabidek hori jakinarazi ei dutenez. Hala ere, gogoratu beharra dago teknika hori erabiltzearen egitasmoa ez dagoela soilik Eusko Jaurlaritzaren esku, eta frackingaren kontra EAEn onartutako legea errekurritu duela Espainiako Gobernuak.

  Jendartea  Getxo  Gorliz  Plentzia  Sopela 2016-07-18 16:50

Eskualdeko lau udaltzaingok eta Ertzaintzak batera jardungo dute jaietan

Eskualdeko lau udaltzaingok eta Ertzaintzak batera jardungo dute jaietan

Ertzaintzak eta Getxoko, Sopelako, Plentziako eta Gorlizko udaltzaingoek jaietan segurtasuna bermatzeko  dispositibo bateratuak jarriko dituzte abian. Aurretik, hainbatetan jardun dute batera bost Polizia erakunde horiek, tartean alkoholemia- eta drogen kontrolak ezarriz.

  Jendartea  Plentzia 2016-07-18 15:10

Plentziako Udala paperaren bilketa egiten duen enpresaz kexatu da

Plentziako Udalak bere webgunean salatu duenez, azken boladan hainbat arazo sortu da paper- eta kartoi-bilketan. Plentzian ez ezik arazoa "Uribe Kostako Mankomunitateko beste herrietan" ere izan dela salatu du hiribilduko Udalak. Horren aurrean, Plentziako Udalak eskatuko du "beharrezko neurriak har daitezela zerbitzu hori ematen duen enpresaren aurka, paperaren eta kartoiaren bilketa selektiboa baldintza onenetan egin dadin".

  Kirolak  Erandio  Getxo  Plentzia  Uribe Kosta 2016-07-16 13:00

Domekan goi mailako traineru-estropada, Getxon

Domekan goi mailako traineru-estropada, Getxon

Getxoko Ikurriña-Jose Antonio Agirre Lehendakariari Omenaldia arraunketa egingo da bihar, hilak 17, 12:00etatik aurrera; emakumeen zein gizonen goi-mailako ligen probak jokatuko dira. Ostean, Uribe Kostako hainbat traineruk parte hartzen duten KAE ligako estropada izango da, 14:00ak aldera.

Nabarmenak

Zorion agurrak