Plentziarrak Trantsizio Ekologikoa lantzeko lan-mahaian parte hartzera deitu dituzte

Ander Zarraga api 17 Plentzia

Hurrengo eguenean, apirilak 25, 18:00etan, Plentziako udaletxean Trantsizio Ekologikoko lan-mahaia egingo dutela iragarri du Udalak. Iragarri duenez, bilera horren helburua izango da maila lokalean udalerriak trantsizio ekologikorako dituen erronkak eta aukerak identifikatzea, eta etorkizunerako lan-lerroak zehaztea ere.

Apirilerako hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek

Nahia Martinez Gondra api 16

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

AEMET-ek emandako informazioa