Eskualdeko taldeari gailendu eta LeartiBai+ taldeak lortu du Taldekakoaren hurrengo faserako txartela

Erredakzioa api 19, 13:14 Getxo

Eguaztenean, hilaren 17an, jokatu zuten Taldekakoaren 4. kanporaketa Uribe Kostako Karidadeko Masokistak eta LeartiBai+ taldeen artean; azken horrek lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea. Hurrengo saioak bihar, zapatuan, izango dira, Leioan eta Urdulizen.

Idoia Mendiak (PSE-EE) Euskadin "gobernatzeko modua aldatzearen" eta "abenturarik nahi ez dutenen" konfiantza eskatu du Getxon
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Iker Rincon Moreno api 19, 10:12 Getxo

Atzo, eguenean, Getxon egindako ekitaldi politiko batean, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuordeak adierazi zuen sozialistak "bakarrik" daudela "garrantzitsuenera, guztiontzako herri-proiektu bat eskaintzera, etorkizun oparoarekin".