Politika 2004-01-15 18:06

Getxoko Udalak atzera bota ditu 192 hiritarren alegazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxo Biziak eskatuta orain dela aste batzuk 192 getxoztarrek zerga ordenantzen kontra jarritako alegazioak atzera bota direla jakinarazi die Getxoko Udalaren idazkari nagusiak hiritarrei.
  Politika 2004-01-13 21:36

Udal Gobernuaren etxebizitza politika kritikatu du Berangoko IU-EBk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "PSE-EEren ezinbesteko laguntzarekin", Berango "gizarteko goi-klaseentzako feudoa" bilakatu nahi du Udal Gobernuak (EAJ-EA), Koldo Martínez IU-EBko ordezkariak salatu duenez. Etxebizitzen eraikuntza Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen ari den Lurralde Plan Partzialak ezartzen duen gutxiengoaren azpitik dago, zinegotziak adierazitakoaren arabera, "debekuzko prezioetan gainera".
  Politika 2004-01-12 21:48

Ikasleen aurkako epaiketa martxora arte atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur aurkeztu dira Getxoko epaitegian, Leioako campusean Euskaldunon Egunkaria-ren aldeko itxialdi batean parte hartzeagatik, desobedientzia zibila leporatzen dieten EHUko 38 ikasle eta irakaslea. Hala ere, martxoaren erdialdera arte bertan behera gelditu da epaiketa, gazteetako bik epailearen aurrean deklaratzeko zitazioa jaso ez dutelako oraindik.

Goizeko 9:00ak aldera, barrura sartzen ari zirela, Getxoko epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Egunkaria-ko langile ohiek, euren babesa ez ezik, eskerrak ere emateko epaitu behar dituzten ikasleei. Bide batez, hauen aurkako salaketa artxibatzea eskatu du Martxelo Otamendi Del Olmo epaileak itxitako kazetaren zuzendaria izandakoak.

Leioako campusean ere ikasleen aldeko manifestazioan parte hartu dute eguerdian ehundaka lagunek.
  Politika 2004-01-12 19:56

Maidaganen trenbidea "lehenbailehen" lurperatzea eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Maidagan kalean trenbidea lurperatzea eskatu du Jesús Isasi Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko kideak. Foru Aldundiak oraindik ere konponbiderik ez duela eman salatzearekin batera, "lotsagarritzat" jo du egoera. Lurperatze lanetarako inbertsioak metroko Bigarren Linea egitea baldintzatuko zuelakoan, egitasmoa atzera bota zen orain dela bi urte, popularren ordezkariak gogoratu duenez, udalerrian gaur eguerdian eskainitako prentsaurrekoan.

Isasik azaldu duenez, PPk "berriro ere" eskatu du Maidaganen lurperatze lanak egitea, Bizkaiko 2004ko aurrekontuei aurkeztutako bi zuzenketen bitartez. Hala ere, hauek ez dira onartuak izan, "EAJren aurkako jarreragatik". Garraio Partzuergoak obrak egin ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro jartzea bakoitzak, proposatzen zuten popularrek.
  Politika 2004-01-09 21:12

'Egunkaria'-ko langile ohiek babesa eskainiko diete epaituko dituzten ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskaldunon Egunkaria-ko langile ohiek babesa eskainiko diete datorren astelehenean, Leioako campusean Egunkaria-ren aldeko itxialdi batean parte hartzeagatik, Getxon epaituko dituzten EHUko 39 ikasleei. Epaileak desobedientzia zibila leporatzen die. Martxelo Otamendi buru dela, ordezkaritza bat goizeko 9:00etan izango da Getxoko epaitegian, Egunkaria-ren alde egindako lana eskertu eta epaiketan babesa emateko asmoz.
  Politika 2003-12-31 20:10

Udal aurrekontuak erretira ditzatela eskatzeko, astelehenean amaituko da epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 28ko udalbatzan, 2004ko udal aurrekontuen behin-behineko onarpenaren aurrean, erreklamazio ereduak (pdf) prestatu ditu Getxo Biziak. Plataformako kideek adierazi dutenez, jada 42 pertsonek sinatu eta aurkeztu dute erreklamazio hau udal erregistroan. Datorren astelehenean, urtarrilaren 5ean, agortuko da aurkezteko epea. Udal aurrekontuen behin behineko onarpena baliogabea dela aldarrikatu eta aipatu aurrekontuak erretira daitezela eskatzen dute. Erreklamazio hauen bidez, bilkura horretako eztabaida eta bozketa oro "zilegitasunik gabekoa" dela salatu nahi dute Getxo Biziko kideek, udalbatzarra maiatzaren 25eko hauteskundeetan herritarrek bozkatutakoaren arabera osatuta ez dagoela adieraziz.
  Politika 2003-12-24 20:22

Omenaldia egingo diete Algortako presoen senideei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 26an, Algortako euskal preso politikoen seitartekoei omenaldia egingo zaie Algortan. Besteak beste, elkarretaratzea egongo da, 20:00ak aldera, Telletxe kalean, Metro Geltokiaren aurrean. Ordu erdi beranduago, omenaldia egingo zaie senitartekoei eguneroko enkartelada izaten den Telletxe kaleko txokoak. Hizlariak, bertsolariak eta dantzariak egongo dira bertan, Amnistia Tabernan lunch batekin amaiera emateko ekitaldiari.
  Politika 2003-12-22 21:53

Presoen lagunen Olentzeroa Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Presoen lagunen Olentzeroa kalerik kale ibiliko da martitzenean, abenduak 23an. Geldialdia 19:00etan egingo da Herriko Tabernan eta Olentzeroa 20:00etan urtengo da udaletxe plazatik. Olentzeroagaz batera auzorik auzo ibiliko gara gabon kantak abestuten musikak lagunduta. Jendeari baserritarrez jantzita etortea eskertuko jakon.
  Politika 2003-12-22 21:13

'Etorkina ez da gaizkilea' kanpainia abian jarri du Erandioko IU-EBk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAEn bizi diren kanpotarrek pairatzen duten egoeraren aurrean herritarrak sentsibilizatzeko, 'Etorkina ez da gaizkilea' kanpainia abian jarri du IU-EBko Erandioko batzordeak. Kartelak jarriko dituzte, Espainiar Gobernuko Barne Ministeritzari etorkinen errolda-datuak eman ez diezazkion Erandioko Udalak.
  Politika 2003-12-22 20:27

Sabino Aranaren "arrazakeria" gaitzesteko mozioa aurkeztuko du Leioako PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalak Sabino Aranaren "pentsamolde arrazista eta demokrazioaren aurkakoak" gaitzetsi ditzan, mozioa aurkeztuko du biharko osoko bilkuran Leioako PPk. Hauen iritziz, "gaur egungo euskal gizartearen gehiengoaren aurka doaz" EAJko fundatzaileak plazaratzen zituen ideiak. Horretaz gain, hiritarrak Sabino Aranaren "benetako izaeraz" jabe daitezen, honek lanak ezagutzera eman ditzala eskatuko dio Udalari.
  Politika 2003-12-22 18:28

'Terrorismoaren biktimak oroitzeko' adostasuna lortu nahi du Udal Gobernuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri "Terrorismoak eragindako biktima guztiak oroitzeko", Getxoko Udalak ordezkaritza daukaten alderdi guztien arteko adostasuna lortzen saiatuko da, hiru hilabeteko epean, Bozeramaleen Batzordeak. Hori lortzeko asmoa adierazi zuen Iñaki Zarraoa alkateak, abenduaren 19ko osoko bilkuran, ETAk hildako 15 lagun Getxoko semetzakoak egitea proposatzen zuen PPren mozioa bertan behera gelditu ostean. Gobernu Taldea osatzen duten EAJ, EA eta IU-EB alderdiek popularren eskaeraren aurka agertu ziren.
  Politika 2003-12-19 22:23

Ehunka ikasle manifestatu ziren atzo ikasle auzipetuen alde

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Itxialdi batean parte hartzeagatik "ETArekin lotura izatea" leporatu die Getxoko epaileak

Unibertsitate Lege Organikoaren (ULO-LOU) aurkako itxialdi batean parte hartzeagatik auzipetuta dauden 103 ikasleei babes eman eta "euskal ikasleen kontrako muntai politiko-judizialak" salatzeko, ehunka lagun manifestatu ziren atzo Leioa, Gasteiz eta Donostiako unibertsitateetan. Leioako kanpusean 300 lagunek egin zuten manifestazioa, ertzain ugariz inguraturik. Gasteizen beste 300 lagun bildu ziren. Donostiako Ibaetako fakultatean, berriz, ehun bat lagunek egin zuten manifestazioa.

Jarraitu
  Politika 2003-12-19 22:15

2003ko abenduko udal batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Duela aste batzuk eta Mora andereari erantzunez, Zarraoa alkateak Getxo Biziako ordezkariok hitz hau edo beste erabiltzea adierazpen askatasunaren baitako zerbait bezala ulertzen zuela, adierazi zuen. Modu bitxia hala ere, adierazpen askatasuna ulertzeko eta praktikan jartzekoa Getxoko alkatearena: Gure hitzak ez dira besteenak bezala ez aktetan ez web orrialdeko grabaketetan agertzen, udal politikaz egiten ditugun hausnarketak eta ekarpenak ez dira Getxoberrin isladatzen, herritarrek euren naziotasuna adierazi dezaten lokal publikoen erabilera ukatu egiten da, idatziz egiten ditugun eskaerak ez dira idatziz erantzuten eta hilero hilero ikusten ari garen bezala, egiten dizkiogun ahozko galdera eta eskakizunen aurrean alkatea mutu geratzen da.
  Politika 2003-12-19 21:08

EHNA Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EHNAren tramitatze ekimenari jarraipena emoteko aukera emongo dio Sopela Aurrerak. Astelehenetan 18:30etik 20:00etara Sopela Aurrerak kultur etxean duen bulegoan eta urtarriletik aurrera hileko azken zapatuetan kalean jarriko diren mahaietan lortu ahal izango da.
  Politika 2003-12-19 21:07

Zigor gehiago Algortako gazteen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilboko Penaleko epaileak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri die Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi, Aimar eta Iera Algortako gazteei, PPko zinegotzi Marisa Arrueri 2000ko maiatzaren hauteskunde kanpainan presoen aldeko oihuak egiteagatik
  Politika 2003-12-19 21:05

22 urteko espetxe zigorra eskaera Ertzaintzaren muntaia eskandalagarrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Fiskalak 22na urteko espetxe zigorra eskatu ditu Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi Algortako preso politikoentzat Ertzaintzaren muntaia polizial eskandalagarri batean.

Madrileko Audientzia Nazionaleko Fiskalak 1999ko Gabonzahar goizaldeko 01:45ean Galdakao Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako kale-burruka erasoan parte hartzea leporatzen die Kepa, Arkaitz eta Endikarekin batera beste 8 gazteri ere. Beste gazte horiek, bat Bilbokoa da, beste bat Durangokoa eta gainerakoak Galdakaokoak.

Horretarako, akusazioa Ertzaintzak atxilotutako horietako gazte batzuei komisarian sinarazitako deklarazioetan oinarritzen da besterik gabe. Komisarian sinatutakoa gero ukatu egin zuten epailearen aurrean deklarazioa egitera eraman zituztenean, torturaz sinarazi zizkietela esan zuten eta dena Ertzaintzaren muntaia poliziala zela salatu. Poliziaren "deklarazio" horiez gain ez dago inolako akusazio elementurik, ez ADN frogarik, ez eta aztarna txikienik ere.
  Politika 2003-12-18 19:18

Udalbiltzari buruz, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia betetzeko eskatuko du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri EAEko justizi auzitegi nagusiak agindutakoa beteko duen, galdetuko dio biharko udalbatzarrean Iñaki Zarraoa alkateari, Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak. Joan den astean ezagutu zen sententziaren arabera, bertan behera gelditu dira Udalak 2000an onartu zituen Udalbiltzara zuzendutako dirulaguntzak.
  Politika 2003-12-16 21:58

Iruñearako autobusak jarri dituzte Algortatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriak Bere Eskola taldeak hezkuntza sistema propioaren alde abenduaren 20an, larunbatean, Iruñean egingo den manifestaziora joateko, autobusak antolatu dituzte Algortan. Besteak beste, 635 206 825 telefono zenbakira deituz edota Gorrondatxe herriko tabernan eta Gestorasen dago izena emateko aukera. 15:00etan, Villamontetik abiatuko da autobusa.
  Politika 2003-12-16 21:01

Gizarte gaiekiko, Udal Gobernuaren (EAJ-EA) "utzikeria" salatu du Erandioko IUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Atzoko osoko bilkuran, gehiengo osoz, onartutako udal aurrekontuak kritikatu ditu gaur Natalia Rodríguez Erandioko IU-EBko bozeramaleak. Honen iritziz, Udal Gobernuaren (EAJ-EA) "kudeaketa kaskarraren eredu" dira aurrekontu berriak. "Premiazkoak ez diren gaiak kontutan hartzen ditu, gizarte beharrizanak bazterrean utziz", adierazi du.
  Politika 2003-12-15 23:41

Euskarak pairatzen duen egoera salatu du Zientzietako Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Adierazi duenez, "edozein ikaslek euskaraz ikasteko duen eskubidea urratuta dago".

Ikasturte hasieran, zientzietako sei ikasketetan Fakultateko euskararen egoera aztertu zuen eta «edozein ikaslek euskaraz ikasteko duen eskubidea urratuta dagoela» ondorioztatu du Zientzietako Asanbladak. Egoera hori salatzeko kanpaina hasi duela azaldu zuen taldeak, atzo Leioako campusean egindako agerraldian. Hori konpontzeko, Zientzietako Asanbladako ikasleek beharrezkoak diren bitartekoak ezartzeko exijitu zioten errektoretzari.

Jarraitu