Politika 2003-11-12 21:48

Lurralde Planari aurkeztuko zaizkion alegazioak aztertzeko batza eskatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako Lurralde Planaren aurrean udalak egingo dituen alegazioak aztertzeko, ez-ohiko udalbatzarra egitea eskatu du Getxoko PPk. Marisa Arrue popularren bozeramaleak adierazi zuenez, "beharrezkoa da ahal den adostasun mailarik handiena lortzea, Lurralde Planaren aurrean udalak aurkeztuko dituen alegazioak aztertu eta onartzeko orduan".
  Politika 2003-11-11 21:36

Martxelo Otamendik torturatuen babeserako zuzendaritza eskatu dio Jaurlaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak, "biktimekin" bezala, torturatuei babesa emango dien zuzendaritza sortzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendaria zela, torturak jaso zituela salatu zuen, hedabide horren aurkako polizia operazioan atxilotuta egon zenean. Otamendik kritikatu egin du agintariek ahalegin handiagoa egin dutela kutxazain baten erreketa argitzeko, tortura salaketak argitzeko baino.

Adierazpenak Agurtane Juanenak idatzitako Lo que tenía que decir izeneko liburuaren aurkezpenean egin ditu. Donostiako Gobernu Zibilean 1975ean jasan zituen torturen kontaketa bildu du Juanenak liburuan.
  Politika 2003-11-11 21:11

Zikinkeria greban daude Algeciraseko euskal presoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Duela bi urte Algeciraseko espetxean dauden euskal presoak isolamendu kanpaina bati hasiera eman zioten, baina euren egoera hobetzen ez dela ikusita, zikinkeria grebari ekitea erabaki dute. Hori dela eta, auzi-eske bat aurkeztu dute Madrilgo Epaitegi Zentralean euren senideek .

Gaur Donostian egindako agerraldian, Algeciraseko presoen senideek adierazi dutenez, "inpotentzia" sentitzen dute euren senide presoek egunero bizi behar izaten dituzten "bizi baldintza kaxkarrekin". Inpotentzia hori "instituzioen eta alderdi politikoen jarrera ahularekin" areagotu egiten dela salatu dute, baina hala eta guztiz ere, "ez ditugu une batez bakarrik utziko, eta euskal preso politikoek jasaten dituzten eskubide urraketa guztiak" salatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.
  Politika 2003-11-11 20:34

PSE-EEk eskatuta, Ibarretxe Planaren tramitea gelditu du Legebiltzarreko Mahaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 4an, estatutu berriaren proposamena tramitera onartzea erabaki zuen arren, oraingoan prosesua gelditzea erabaki du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, PSE-EEren eskaeraren ondoren. Sozialisten Legebiltzarreko taldeak akordio hura berriro aztertzeko eskatu du prozedura akatsak daudelakoak, eta Mahaiak eskaera aintzat hartzea erabaki du.
  Politika 2003-11-11 20:10

'Iruzurtzat' jo ditu SAk Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Joseba Alvarez Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentarioak adierazi duenez, "iruzur baten antzekoa" da Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu egitasmoa. "Aldaketa politikoaren garaian gaudela badirudi ere, aurrekontu proiektua iaz bezalakoxea da" adierazi du SAko parlamentarioak, Ibarretxeren Planari ez baition erreferentziarik egiten, berak kritikatu duenez.
  Politika 2003-11-11 19:48

Al-Qaedako ustezko hogei kide atxilotu ditu Iraken AEBtako armadak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ricardo Sanchez Amerikako Estatu Batuetako armadako jeneralak jakitera eman duenez, hogei lagun atxilotu dituzte gaur Bagdaden, "Al Qaedaren sare terroristaren ustezko kide izateagatik". Sanchezen esanetan, atzerriko ehundaka ekintzaile sartu dira Iraken, Siriatik eta Irandik, "AEBen aurkako gerra santuan parte hartzeko". Urriaren 27an, Bagdaden, Gurutxe Gorriaren eta Irakeko Poliziaren lau kuartelen aurka egindako atentatuak ere egotzi dizkio Al Qaedari. 43 hildako eta 200 zauritu egon ziren guztira.
  Politika 2003-11-10 20:52

Gorka Torre demoari etxeko sarraila aldatu diote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Goizeko 9:00etan etxetik irten eta, 11:00etan bueltatu denean, ateko sarraila aldatuta aurkitu du Gorka Torre demoak. Berak adierazi duenez, joan den larunbatean, SNCF tren konpainiak euskararekiko duen jarrera salatzeko Lapurdin eginiko mobilizazioarekin zer ikusia izan lezake gertaera horrek. Frantziako poliziak, beste 60 bat lagunekin, atxilotu zuen eta kalte ordainak eskatzen dizkiotenez, litekeena da bere ondasunk bahitzeko egin izatea. Nork aldatu duen bere etxeko serraila oraindik ez dakiela adierazi du.
  Politika 2003-11-10 19:11

ADN frogak egingo dizkiote Dumont sendiaren hilobian lurperatutako gorpuari, Popo Larrerenak diren jakiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Orain dela 20 urtetik, Dumont familiaren hilobian lurperatuta dagoen gorpuari ADN frogak egiteko agindu du Bordeleko epaitegi batek, Popo Larre Iparretarrak (IK) taldeko kidearena den ala ez jakiteko. Larre desagertu zen garai berean, itota hil zen Pascal Dumont. Ordutik hona, hilobian dagoen gorpua IK-ko kidearena izan zitekeenaren zalantza eduki dute haien sendiek. Hala ere, Dumonten amak ez du uste kasua erabat argituko denik.
  Politika 2003-11-10 17:57

Alegiako Ikasle Egunerako autobusak jarri ditu Uribe Kostako IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Azaroaren 15ean, 15 urte oraina irauliz!! 15 urte geroa eraikiz!! leloarekin, Alegian ospatuko den Ikasle Egunera joateko autobusak jarri ditu Uribe Kostako eskualdeko Ikasle Abertzaleak taldeak. Leioako Kurkudi eta Algortako Gorrondatze tabernetan eman ahal izango da izena. Orotara, 20 euro izango dira, autobusa eta sarrera barne.
  Politika 2003-11-08 19:56

Nahiz eta Arruek oztopatzeko eskatu, omenaldia egin diote Jose Luis Francori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Marisa Arrue Getxoko Alderdi Popularreko bozeramaileak Zarraoari oztopatzeko eskatu zion arren, inolako gora beherarik gabe egin diote omenaldia Juan Luis Franco urriaren 27an Navalcarneroko espetxetik atera zen ETAko presoari.

Arratsaldeko ordu batetan hasi den ekitaldian, txapela, makila eta 'askatasuna' sinbolizatzen zuen giltz handi bat oparitu diote Franco algortarrari Askatasunako kideek, San Nikolas plazan 300 lagunetik gora zeudela. Honek, berriz, "atzean utzitako guztiei " dedikatu die omenaldia. Ongi etorriaren ostean, manifestazioa egin dute Algortako kaleetan zehar.
  Politika 2003-11-08 04:19

Marisa Arruek Zarraoari Jose Luis Francoren ongi etorria oztopatzeko eskatu dio

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Getxoko Alderdi Popularreko bozeramailea Marisa Aurrek gaitsetzi du gaur arratsaldeko 1etan Algortan ospatzekoa den Juan Luis Francoren ongi etorria. Aurreren iritziz, “fidantzapean askatasunean jarritako ETAko preso bati” omenaldia prestatu dio “Batasunaren inguruak” eta hori dela eta Iñaki Zarraoa Getxoko Udalaren alkateari “balizko gertaeren aurrean getxotarren segurtasuna bermatzeko eta legea bete dadin” lan egin dezan eskatu dio.
  Politika 2003-11-08 00:27

Bihar amaituko da udal zergen igoerari erreklamazioak aurkezteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udal zerga eta tasen igoera dela eta, erreklamazio orriak Getxoko udaleko erregistroan aurkezteko azken eguna bihar izango da. Joan den astetik, jendearen eskura, sinatzeko jarri dituzten orriak biltzen aritu dira Torreneko bulegoan Getxo Bizia plataformako kideak. Zarama bilketa tasaren %30-eko igoera eta beste tasa eta zerga igoeren baliogabetasuna aldarrikatu nahi dute egitasmo honen bidez.
  Politika 2003-11-07 15:07

Eztabaida politikoa bultzatu gura du Elkarrik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak aurkeztutako egitasmoaren aurrean eta alderdi politiko ezberdinek iragarritako ekimenein bideari jarraituz, "EAEn ireki berri den eztabaida politikoa" bultzatzeko asmoa adierazi du Elkarri mugimenduak. Por la paz y el diálogo en el País Vasco izenburua daukan kaleratutako azken boletinean aipatzen denez, "elkarbizitzarako esparrua hobetzeko jaio diren ekimen anitzek, EAEn inoiz eman ez den eztabaida bidea zabaldu dute".
  Politika 2003-11-07 15:06

Irak berreraikitzeko lanak Bush diruz lagundu zuten enpresei eman dizkiete

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri AEB Urriaren 31an argitaratu zen txostenaren arabera, George W. Bush AEBetako presidenteari hauteskunde kanpainan dirulaguntza eman zioten enpresak dira Afganistan eta Irak berreraikitzeko kontratuak lortu dituzten guztiak. Orotara, 8.000 milioi dolar.
  Politika 2003-11-06 16:18

Espainiako Udalerrien Federazioan sartuko da Getxo PP, PSE-EE eta EBren botoei esker

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urriaren 31an egin zen udalbatzarran, PPk aurkeztutako mozioa onartu ostean, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioan (FEMP) sartuko da Getxoko Udala. Popularrenak ez ezik, PSE-EEko eta EBko kideen aldeko botuak ere jaso zituen proposamenak. EAJk eta EAk, aldiz, ezezko botua eman zuten Eudel udal euskaldunen ordezkari bezala jarduteko "aproposagoa" dela argudiatuz.