Inkonformismotik hobetzen jarraitzeko hitza eman du EAJk Getxon egindako hauteskunde-ekitaldian
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Erredakzioa api 15, 10:47 Getxo

Imanol Pradales EAJko lehendakarigaia, Iñigo Urkullu lehendakaria, EBBren buru den Andoni Ortuzar eta Bizkaiko hautagai Maitane Ipiñazar Getxon izan ziren zapatuan, EAJk Uribe Kostan egin duen hauteskunde-ekitaldi nagusian. Besteak beste, azpimarratu zuten apirilaren 21ean "euskal hiritarren ongizatea dela jokoan dagoena", eta zalantzan daudenei eskatu zieten "exijente izan daitezela, gehiago eska diezagutela... baina botoa ematera joan daitezela".

Ibai Aginaga preso ohi berangoztarrari ongietorria egitea leporatuta 17 pertsona auzipetu dituztela salatuko dute apirilaren 20an, Berangon

Iker Rincon Moreno api 15, 10:33 Berango

Espainiako Auzitegi Nazionalak 17 pertsona auzipetu ditu Berangoko preso bati ongietorria egitea leporatuta. Hori salatzeko, amnistiaren aldeko eguna eta manifestazioa egingo dute udalerri horretan, apirilaren 20an.