Kultura  Sopela 2015-01-22 08:00

Hilean behin batuko da Sopelako Irakurle Kluba

Saioak hilabetean behin, gehienetan hirugarren ostegunetan, egiteko helburua jarri diote beraien buruei urtarrilean sortutako Sopelako Irakurzaleen Klubeko kideek. Behin proposatutako liburua irakurrita, bakoitzak bere iritzi eta usteak amankomunean jartzea da ekimenaren asmoa. 

“Sopelan literaturaz solasean” egitasmoaren haritik sortutako irakurle klubak bere bidea hartu du jada. Urtarrilaren 15ean bere burua aurkeztu zuen taldeak. Eta hori gutxi balitz bezala, abenduan egin ezin izan zuten Bernardo Atxagaren solasaldiaz gozatzeko aukera izan zuten Kurtzio kultur etxean batutakoek. Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Sopelako Udalak antolatu du ekimena.

Danele Sarriugarte idazle gazteak gidatutako ditu ekitaldi horiek eta aukeratutako obraren egilea ere eramaten saiatuko dira saiora. Hain zuzen ere, Arantza Urretabizkaia donostiarraren "Zuri-beltzeko argazkiak" eleberria hautatu dute otsailean irakurtzeko eta hile horren 19an egongo da horretaz hausnartzeko aukera. Saio guztiak 19:00etatik 20:30era izango dira, Kurtzio kultur etxean. Parte-hartu gura dutenek ondoko telefono zenbakira dei dezakete: 688 654 770 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa