Uribe Kosta jaietan 2015

Sopelan ere Santa Marina ospatuko dute

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 18a, 11:07

Uztailaren 20an ospatzen da Santa Marina jaia, aurten astelehenagaz. Ohi legez, goizeko 10:00etan jaurtiko dute txupina, udaletxeko plazatik. Jarraian, Santa Marinarantz abiatuko da kalejira, Barinatxe taldeko txistulariakaz. Behin haitzetara helduta, meza egingo da baselizan, 11:00etan.

Ordu erdi beranduago, ohorezko aurreskua dantzatu, eta lore-eskaintza egingo da, Fernando Ansoleagaren omenez. Amaieran, hamaiketakoa egiteko aukera egongo da, trikitiaren musikak alaituta. Harri-bazkaria, berriz, 14:00etan izango da, Fernando Ansoleaga parkean. Eta rrastian, tortilla-txapelketa eta erromeria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun