Uribe Kosta jaietan 2016

Santa Marina eguna, Sopelan

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 19a, 13:05

Tradizioei men eginez, goizeko hamarretan txupina jaurti, eta kalejiran abiatuko dira Sopelako alkatea eta zinegotziak udaletxeko enparantzatik Santa Marinara, Barinatxe taldeko txistularien doinuez lagunduta. Ordubete beranduago, bertako baselizan meza nagusia; ostean, ohorezko aurreskua eta lore-eskaintza, eta, hortik aurrera, hamaiketakoa, herri-bazkaria eta tortilla lehiaketa egongo dira, Fernando Ansoleaga plazan. Egunari amaiera ezin hobea emateko, eta bertara hurbildutako guztiak dantzan ipintzeko, erromeria egongo da, arrastiko 06:00etatik aurrera.

Egitaraua:

Uztailak 20, eguaztena

  • 10:00 Txupinaren jaurtiketa, eta kalejira, Barinatxe taldeko txistulariakaz, Udaletxeko enparantzatik Santa Marinara.
  • 11:00 Meza nagusia, Santa Marinako baselizan.
  • 11:30 Ohorezko aurreskua eta lore-eskaintza, Fernando Ansoleagaren omenez.
  • 12:00 Hamaiketakoa, trikitiagaz alaituta.
  • 14:00 Herri-bazkaria, Fernando Ansoleaga parkean.
  • 17:00 Tortilla lehiaketa.
  • 18:00 Erromeria.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun