Sopeloztar bat ikertzen dabiltza, edukiontziak erretzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 19a, 13:02
Edukiontzi bat sutan, artxiboko irudian.
Sopelako udal iturriek jakinarazi dutenez, 48 urteko sopeloztar bat ikertzen dabiltza, udalerriko zenbait kaleetako materia organikoa eta birziklatzeko materialak biltzeko erabiltzen diren edukiontziak erretzea leporatuta.
Urriaren 4an, iluntzean gertatutako edukiontzi biren sutea dela-eta, Sopelako Udaltzaingoko zenbait agente eta suhiltzaile tokira hurreratu egin behar izan ziren. Gertakariaren ostean, ikerketa faseari ekin zitzaion, lekukoen testigantzak jasoz. Gauzak horrela, bertoko poliziek atestatua Getxoko Guardia Epaitegira bidali dute, non Sopelako bizilagun hori ikertu gisa agertzen den.
 
Zigor-kodeak urtebete eta 3 urte bitarteko kartzela zigorra aurreikusten du mota honetako delituengatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun