Chloe Tracy, Europako Jiu-jitsu txapeldunorde

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 30a, 13:42
Chloe Tracy dominagaz. © NURIA MARRUFO

Chloe Tracy gazte sopeloztarrak argi dauka “andre borrokalaririk onena izan gura” duela, eta horren bila doa. Neskato borrokalariak 14 urte ditu eta daborduko Europako Brasildar modalitateko Jiu-jitsuan txapeldunordea da.

Pasa den azaroaren 20an egin zuen balentria, Ingalaterrako Wolverhampton hirian (West Midlands eskualdea) jokatutako gazte-txapelketan. Bertan, 50 kiloz azpiko gerriko horidunen bigarren kategorian borrokalari bakarra geratu zen bere gainetik: Abbi Rae txapelduna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun