Politika  Sopela 2016-12-30 22:22

Sopelako EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk 2017ko aurrekontuen inguruko akordioa izenpetu dute

"Bi euskarri nagusitan oinarriturik dagoen akordio honek, Sopela eta sopeloztarrontzat garrantzi handia dauka, pertsonenen alde lan egiteko eta desberdinen artean akordioetara heltzeko konpromisoa azpimarratzen baitu", udal iturriek azpimarratu dutenez. Aurrekontua 13 milioi eta erdi eurokoa da; atzoko (abenduak 29) osoko bilkuran onartu zuten.

Sopelako EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk 2017ko aurrekontuen inguruko akordioa izenpetu dute
Hiru alderdietako ordezkariak atzo, abenduak 29, 2017rako aurrekontuei buruzko akordioa sinatzeko bildu ziren udaletxea. © SOPELAKO UDALA | Ikusi handiago | Argazki originala

Sopelako udal agintariek diotenez, "14 puntuz osaturiko akordio honetan Urdulizeko ospitalearen eta Berangoko merkataritza-zentroaren irekieraren aurrean trafiko arazoak zuzentzeko ekimenak biltzen dira, besteak beste".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa