Urko Labeaga Villabonako espetxera eroan dute

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 31a, 12:15
Urko Labeaga Sopelako preso politikoaren argazkia horma batean.

Urko Labeaga Garcia preso politiko sopeloztarra Murtzia II espetxetik Villabonara (Asturias) eroan dute, Etxerat elkarteak eguaztenean Twitter bidez jakinarazi zuenez. Azken espetxe hori Sopelatik 300 bat kilometrora dago.

Urko Labeaga Garcia 1998ko maiatzaren 18an atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez Algortako Telefonicako eraikin batean jarri nahi zuen lehergailuak eskuetan eztanda egin zionean. ETAren Bizkaia komandoko kide izatea leporatuta, 42 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2002an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun