Kultura  Sopela 2017-01-11 10:47

Laburrean film laburren topaketa egingo dute barikuan, Sopelan

Bariku honetan, urtarrilak 13, Laburrean film laburren topaketaren 3. edizioa egingo dute Kurtzio kultur etxean. Sopelako Udalak antolatutako ekitaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da; baina, aldez aurretik, gonbidapena jaso beharko da, Kurtzion.

Aitor Gutierrezen "Ulises", Kepa Sojoren "Hileta" (Kimuak 2016), Las chikas de Pasaik-en "Gure hormek" (Kimuak 2016) eta Ivan Sokoloven "Anónimo" proiektatuko dira, besteak beste. Film laburren emanaldiaren ostean, Amaia Kaiero kazetariak mahai-ingurua gidatuko du eta Aitor Gutiérrez, Kepa Sojo eta Ivan Sokolov zuzendariek hartuko dute parte.

2017/01/13 20:00

Kurtzio kultur etxea Sopela

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa