Jendartea  Sopela 2017-01-12 10:47

Kartzelan sartu dute Sopelako ustezko su-emailea

Sopelan hainbatetan edukiontziak erretzea leporatuta atxilotutako gizona Basauriko espetxean sartzeko agindua eman zuen atzo, eguaztena, Getxoko Epaitegiko titularrak. Martitzen gauean Sopelako udaltzainek berriro atxilotu zuten 48 urteko bizilaguna, edukiontzi bat erre eta bigarren edukiontzi bati sua emateko prest omen zegoenenean. Azken hamar egunotan hirutan atxilotu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.

Kartzelan sartu dute Sopelako ustezko su-emailea
Suhiltzaileak edukiontzi bat amatatzen, Sopelan. © SOPELAKO UDALA | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa