Agure sopeloztar bat ikertzen dabiltza Aimar del Pozoren aldeko itsulapikoa lapurtzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2017ko urt. 25a, 17:56

Sopelako Udaltzaingoa bizilagun bat ikertzen dabil, udalerriko saltoki batetik, Aimar del Pozo ume gaixoarentzat dirua lortzeko itsulapiko bat lapurtzea egotzita. Udal iturriek nabarmendu dutenez, 76 urteko gizona antzeko delitu batengatik inputatu zuten 2014an, Getxon.

Ikerketa martxan ipini zuten dendariak ezarritako salaketaren ostean. Saltzaileak dendan zeukan itsulapikoa; hori falta zela konturatu zen pasa den urtarrilaren 18an. Segurtasun-kameren irudiak aztertzean, Udaltzaingoak ekintzen ustezko autorea identifikatu zuen, eta daborduko auzitaratu egin dute, epaiketa azkarra egiteko.

Aimar del Pozok tetraparexia dauka; elbarritasun-zerebralak sorrarazten duen gaixotasuna da. Errehabilitazio-prozesua oso garestia da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun