Jendartea  Sopela 2017-01-26 19:00

Trafikoa moztu dute Sopelako Olabide kalean

Errepidean sortutako tamaina handiko zuloa dela eta, trafikoa moztu dute, Sopelako Olabide kalean; Lizarre eta Enrique Urrutikoetxea kaleen arteko bide-zatia norabide bietan itxita egongo da, industrialdera doazen kamioientzat izan ezik. Daborduko errepidea konpontzen hasi da Sopelako Udala.

Trafikoa moztu dute Sopelako Olabide kalean
Olabide kalean sortutako zuloa. © SOPELAKO UDALA | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa