Jendartea  Sopela 2017-02-03 15:53

Beren-beregi txakurrentzako parke bi egingo ditu Sopelako Udalak

Sopelako Udalak "txakurren aisialdirako" gune bi egokituko ditu laster: bata, udaletxearen ondoan; bestea, Larrabasterra inguruan. Lekuak zehazteke dauden arren, arduradunek jakinarazi dute zirkuitu bat eta txakurrek ariketa egin ahal izateko elementuak egongo direla parke bietan.

Beren-beregi txakurrentzako parke bi egingo ditu Sopelako Udalak
Parkeetako bat udaletxearen ondoan egin gura dute. | Ikusi handiago | Argazki originala

Udalak jakinarazi duenez, joan den urtean jasotako proiektua da aipatutakoa, "bizilagun askoren eskaerari ematen zaion erantzun gisa".

Aurtengo aurrekontuak otsailean onartzea aurreikusi du Gobernu-taldeak; behin horiek onartutakoan, parke biak egiteko lanak martxan ipiniko dituztela jakinarazi du Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak. Proiektua gauzatzeko 30.000 euro aurreikusi ditu Udalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa