EH Bilduko zinegotziak iraindu zituenik ez du argitu Sopelako alkateak

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 3a, 17:12
Gontzal Hermosilla, alkate izendatu zuten egunean.

Aurkeztutako mozioak "Erregu, galderak eta mozio ez erabakigarriak" atalean sartzeko erabakiagaz "ez zeudelako ados" alde egin zuten osoko bilkuratik EH Bilduko zinegotziak, Gontzal Hermosilla EAJko alkatearen berbetan. "Gezurti batzuk dira" esan zuenik ez du ukatu udal agintariak; baieztatu ere ez du egin. Hermosillak dio "gaia eztabaidatzeari ez dio sekula uko egin, gaia udal-batzarrean eztabaidatu zelarik". Hala ere, "gai bat" baino ez du aipatzen alkateak, EH Bilduk aurkeztutako mozioak bi izan zirenean.

EH Bilduko ordezkariek udal-batzar aretoa utzi zuten, Orain Sopelako hautetsiagaz, Manuela Ruiz talderik gabeko zinegotziagaz eta hurbildutako herritarren zati handi bategaz batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun