Jendartea  Sopela 2017-02-15 10:45

Sopelako Udaltzaingoak alkohol-tasa laukoizten zuen gidari bat harrapatu du

Etxebarriko 56 urteko bizilagun baten aurkako eginbidea zabaldu du Sopelako Udaltzaingoak, aurreko barikuan, otsailak 10, autoa gidatzen zebilela baimendutako alkohol-tasa laukoiztea egotzita.

Sopelako Udaltzaingoak alkohol-tasa laukoizten zuen gidari bat harrapatu du
Sopelako Udaltzaingoaren patruila-auto bat. © SOPELAKO UDALA | Ikusi handiago | Argazki originala

Urduliztik Sopelarako bidean, sigi-saga zebilen auto baten berri izan zuen joan den barikuan, 16:15 aldera, Sopelako Udaltzaingoak. Patruila bat bertara gerturatu zen eta Olabide kalean aurkitu zuen Bilborako bidean zihoan kotxea, oso motel eta esemeseka. Udaltzainek, autoa gelditu zuten eta gidariak edari alkoholdunen eraginpean zegoenaren zeinu nabarmenak zituela ikusi zuten, udal-iturriek diotenez.

Alkoholemia-probak egin ostean, baimendutako alkohol-tasa lau aldiz biderkatzen omen zuen. Hala, gidaria epailearen esku utzi zuten, trafiko-segurtasunaren aurkako delitu bat egin izana egotzita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa