Jendartea  Sopela 2017-03-02 11:00

Martxoaren 4an hasiko da Sopelako Emakumeen Astea

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu Itzartu elkarteak, Sopelako Udalaren laguntzagaz. Hala, martxoaren 4tik 12ra arte, ekimenez betetako jardunaldiak egingo dituzte, udalerrian: antzezlanak, berbaldiak, lehiaketak eta dantzaldiak ez dira faltako. Horrez gainera, Itzartuk bazkaria egingo du, Artxandako Txakoli jatetxean, martxoaren 11n, zapatuan; emakumeen elkarteko kideek autobusa 14:00etan hartuko dute, Urbaso taberna aurrean.

Martxoaren 4an hasiko da Sopelako Emakumeen Astea
"Hilos" antzezlana. © LA ROUS TEATRO | Ikusi handiago | Argazki originala

La Rous Teatro taldeak eskainiko duen "Hilos" antzezlanari dagokionez, ama baten eta bere alabaren artean sortzen den "hari ikusezinaz" berba egiten du. "Gure amarekin era berezian elkartzen gaituen zilborrestearekin lotuta gatoz mundura. Hori jaiotzean mozten da; baina, bien artean sortzen den lotura bizirik mantentzen da", antzerki-taldekoek azaldu dutenez. Bestalde, Emakumeen Astearen egitarautik kanpo, "Mujeres vascas emprendedoras" izenburuko berbaldia egongo da gaur, martxoaren 2an. Hitzordua 18:00etan ipini dute, Itzartu elkartearen egoitzan, Landa doktorea kaleko 3. zenbakian; sarrera, doan. Historian aditua den Itziar Aloriak emango du berbaldia.

Ekitaldi batzuk

Martxoak 4, zapatua

  • 19:00 Motín de brujas antzezlana, Itzartu emakumeen elkarteko antzerki-taldeagaz, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Doan.

Martxoak 7, martitzena

  • 17:30 Tarta-lehiaketa eta dantzaldia, nagusien etxean. Sarrera, doan.

Martxoak 8, eguaztena

  • 18:00 Oliver magoaren ikuskizuna eta poesia, Kurtzion. Gaztelaniaz. Doan.

Martxoak 9, eguena

  • 18:00 Pintura-lehiaketaren sari-banaketa eta Soy una puta bakarrizketa, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera, doan.

Martxoak 12, domeka

  • 19:00 Hilos antzezlana, La Rous Teatro taldeagaz, Kurtzio kultur etxean. Gaztelaniaz. Sarrera: 6 euro.

2017/03/04

Sopela

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa