Jendartea 2004-07-09 19:56

Hondartzako langa dela eta, Ingurumen Ministerioan salaketa jarri du EKAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Kontsumitzaileen elkarteari erantzunez, areatzetara sartzea "librea eta doakoa" dela adierazi du Sopelako alkateak

Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzan salaketa aurkeztu du Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak (EKA), bere ustez, herriko "hondartzetara sartzea eragozteko, Sopelako Udalak langa jartzea Kosta Legea eta honen garapenerako araudia urratzen duelako". EKAkoen hitzetan, "herritarrok dauzkagun bi eskubide bortxatzen dira: alde batetik, hondartzara sartzeko askatasuna edota eskubidea, eta, beste aldetik, ingurumenaz gozatzeko eskubidea". "EKAk adierazitakoaren aurka", Sopelako hondartzetara sartzea, edozein pertsonarentzako "librea eta doakoa" dela erantzun du gaur, prentsa ohar bidez, Imanol Garai alkateak.
  Jendartea 2004-07-02 22:05

Babes Ofizialeko 19 etxebizitza egingo dituzte Sopelako Zaldu poligonoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Udalak egindako aurrikuspenak betetzen badira, Babes Ofizialeko 19 etxebizitza egongo dira Zaldu poligongoan. Izan ere, ahal den lasterren, akordio batetara heldu nahi dira Eusko Jaurlaritzarekin, egokitu zaizkien lursailetan etxe horiek eraikitzeko. Egiten ari diren urbanizazioan markatuta dauda jada lurrak. Gainera, etxebizitzez gain, erabilera publikoko hainbat lokal ere jarriko ditu udalak, oraindik zertarako erabiliko dituzten ez dakiten arren. Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailarekin eta Sopelako Udalaren arteko hitzarmena baliteke udan zehar sinatzea.
  Jendartea 2004-06-28 22:56

Gizon bat atxilotu dute Sopelan kotxe batetik sakeleko telefonoa lapurtzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ertzaintzak 29 urteko gizonezko marokoar bat atxilotu zuen igande honetan Sopelan (Bizkaia) auto batetik sakeleko telefono bat lapurtzea leporatuta, Polizia autonomoko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Gertaera atzo arratsaldeko 18,30ak aldera izan zen. Emakumezko bat bere berebilean zegoen leihoak zabalik zituela eta, kopilotuaren jesarlekuan zegoen sakeleko telefonoa lapurtu zion orduan gizonak.
  Iritzia 2004-06-24 23:20

Lau gehi hiru berdin bat edo bat berdin bat? - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ez da larregi arakatu beharrik geure historia liburuetan, Euskal Herria bat izan danaren ideia han eta hemen zabalduta dagoela ikusteko. Euskarari jarraituta beharrezko argibideak eta bi topatuko ditugu. Euskeldun, üskaldun, euskaldun. Testolari, pertsuslari, bertsolari. Beste gako batzuez aurkako zentzuz esandakoak, Euskal Herriaren izan batua ilundu edo lausotze bidean atxaki derditxaduak dakarrez: herri erakundeen garapenaren ganean idatzitakoa, Nafarroako erreinuaren gorabeherak...
  Kultura 2004-06-24 23:09

Dolmen ibilbidea zabalduko dute Munarrikolandan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Munarrikolandan dolmen ibilbidea zabaltzeko asmoa agertu dute Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Sopela eta Berangoko Udalek. Bertan zazpi trikuharri ikusteko aukera egongo da eta, bide batez, bi udalerrien artean kokatutako eremu horren balio megalitikoa sustatu nahi dute. Besteak beste, ekainaren 26an, Fernando Bazeta EHUko Arte Ederretako irakasleak emango duen hitzaldiarekin inauguratuko dute ibilbidea. Sopelako udaletxean izango da ekitaldia, 11:00etatik aurrera.
  Kultura 2004-06-23 20:25

Sanpedroak hemen dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur hasi eta uztailaren 3ra bitartean jaietan murgilduta egongo dira sopeloztarrak. Besteak beste, San Juan sua egongo dago gaur gauean eta, bide batez, Sanpedroak berotzen hasteko Ene Bada taldeak girotuko duen erromerian dantzatzeko aukera edukiko dute, ostegun honetan 22:30etik aurrera, txosnetan elkartzen direnek. Hurrengo egunetan ere, ikuskizunak, hitzaldiak, jolasak eta kontzertuak egongo dira txikien zein handien gozamenerako. Hall Kulturalak eta hainbat herritar elkarteek prestatutako ekitaldiak hiru gunetan banatuko dira: udaletxeko plaza, txosna gunea eta Zipiriñe ikastola.
  Jendartea 2004-06-23 19:14

Gazte informaziorako laguntzak jasoko ditu Sopelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiak, guztira 373 mila euro emango die, erakunde publikoei zein irabazi asmorik gabekoei, gazte informaziorako bulegoak bultzatzeko. Horietako zati bat Sopelako Udalak jasoko du. Hain zuzen ere, Bizkaian Gazte Informazio Zerbitzuak sortu eta kudeatu, bulego horiek eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetu eta teknologia berrien bidez zentro guztien artean elkarrekintza sustatzeko emango dituzte dirulaguntzak, Aldundiak atzo onartutako dekretuaren arabera.
  Kultura 2004-06-22 23:57

Jazz doinuek alaituko dute Sopelako San Juan gaua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Euskal Herriko txoko gehienetan bezala, Sopelan ere hainbat ekitaldi egingo dituzte San Juan gaua ospatzeko. Besteak beste, 19:00etatik aurrera, gimnasia erritmiko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da udal pilotalekuan. 21:30ean, berriz, Urkorantz abiatuko dira kalejiran udaletxe plazan bildutakoak, Amama Luisa Bras Band taldearen jazz doinuez lagundurik. Bertara heltzean sua piztu eta txokolatea egongo da guztientzat.
  Jendartea 2004-06-18 19:50

Sopelako hondartzako langak tirabirak piztu ditu Udalaren eta ostalarien artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Barinatxeko parkinga dohainik aterako zaie eskualdeko surflariei

Arrietara ibilgailuak sartzea eragozteko langa jartzeak tirabirak eragin ditu hondartza inguruan tabernak dituzten ostalarien eta udal arduradunen artean. Atzo kaleratutako idatziaren bidez, neurri horren aurka protestatzeko, arratsaldero langa ondoan egiten ari diren kontzentrazioak gogor kritikatu ditu Sopelako Udalak. Komunikatuan adierazten denez, "Jokabide biolentoak baino ez dituzte eragiten, -euren irabaziak gutxitzen ikusten dutelako- ostalari batzuekin batera, hainbat pertsonak burutzen ari diren ekintzek. Orain arte errepidea moztu eta zenbait auzotarrei euren etxeetara joaten eragotzi diete". Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak eta kaltetutako enpresariek, aldiz, ez dituzte batere ondo hartu adierazpenak.
  Jendartea 2004-06-17 22:33

Zipiriñe ikastetxeak ateak zabalduko dizkie auzotarrei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurten ere, zabalik egongo da auzotarrontzat, Zipiriñe ikastetxeko jolastokia. Horrela, klaseko ordutegitik kanpo, kirol-instalazioak, berdegunea eta kolunpioak erabili ahal izango dituzte nahi duten guztiek. Iaz, herrian izandako onarpena dela eta, Sopelako Udalak ahalegin handia egin du zentruan segurtasun neurriak ipiniz. Bi atezainez gain, gaueko zaindaria ere egongo da.
  Kultura 2004-06-16 19:31

Udaleku irekiak egingo dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalekuak martxan jarriko ditu Sopelako Udalak, batez ere 6 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Ekimen honen helburua umeei astirako aukera ematea da, baita udan lan egiten duten gurasoei ere. Parte hartzaileek inguru geografikoa zein kulturala ezagutu ahal izango dute, eta irakurmenaren munduan murgildurik ibiliko dira. Eskaintzen diren ekitakdien artean hauexek topatuko dituzte: txangoak, eskulanak egiteko taillerrak, jokoak... eta abar luze bat. Izena emateko epea ekainaren 18an amaituko da. Intesatuak udaletxeko halletik pasa beharko dira 18:00etatik 21:00etara.
  Politika 2004-06-15 22:30

Jose Mari Tokero preso sopeloztarraren senide eta lagunek istripua izan dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Jose Mari Tokero Teruelgo espetxera bisitatzera zihoazela, trafiko istripu larria izan zuten igande goizean euskal preso sopeloztarraren koinatuak, ilobak eta bi lagunek. Horietatik hiru ospitalean jarraitzen dute oraindik, Teruelen (Aragoi), Euskal Herriko erietxeetara anbulantziaz noiz ekarriko dituzten zain. Etxerat elkarteak salatu duenez, sakabanaketa politikak aurten eragin duen 25. istripu larria da Tokeroren senide eta lagunek izandakoa. Ezbehar horietan 73 senide eta lagun zauritu direla nabarmendu dute.
  Kirolak 2004-06-12 00:02

Emakumeen Bira Sopelan hasi eta amaituko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Iurreta Txirrindulari Elkarteak antolatuta, XVIII. Emakumeen Biraren laugarren etapa hartuko du Sopelak igande honetan. Lasterketa nazioarteko egitarauan onenetarikoa da, Euskal Herriko hainbat udalerrietatik igarotzen da. Baina Sopelan are garrantzi handiagoa edukiko du. Izan ere, Frantziako Tourra hirutan irabazi duen Joane Somarriba sopeloztarrak parte hartzen du biran. Irteera 10:30ean izango da. Besteak beste, Urduliz, Butroe, Gatika, Andraka eta Barrikatik igaroko da 88,8 kilometroko etapak.
  Jendartea 2004-06-12 00:02

Barinatxe hondartzako parkingak bost euroko prezioa edukiko du bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Barinatxe hondartzako parkingean kotxea uztea bost euro aterako zaie erabiltzaileei bihartik hasita eta uda osoan zehar, Sopelako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Udalerriko biztanleek, ostera, aparkalekua debalde erabiltzeko txartel berezi bat edukiko dute.
  Jendartea 2004-06-10 20:21

Ander Deuna ikastolako gazteek dirua bilduko dute Saharara bidaia egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ander Deuna ikastolako Batxilergoko lehen ikasturteko ikasleek jaia antolatu dute larunbat honetarako, Sopelako udaletxe plazan bertan, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikora elkartasun ikasketa-bidaia egiteko dirua biltzeko. Horrela, fanfarriak, trikitixak eta zanpantzarrek giroa alaituko dute, eta gainera, haima bat jarriko dute jarduera ezberdinak egiteko. Eguerdian, Saharari buruzko dokumentalen maratoia egongo da, eta ondoren, bazkari herrikoia antolatu dute. Arratsalde partean, musika izango da protagonista, hainbat banda eta Urgabe taldearen kontzertua izango baita gaueko 23:30ean hasita. Gainera, egun osoan zehar, Sahararekiko "elkartasun" txosna batek zerbitzua eskainiko die bertaratutakoei.
  Kultura 2004-06-08 23:53

Argazki lehiaketa antolatu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Herriko argazkien bilduma osatzeko asmoz, www.sopelana.net webgunean ikusgai egongo diren argazkien txapelketa antolatu du Sopelako Udalak. Horrela, jasotako irudi onenen artean, 50 euroko bost sari banatuko dira. Gaiari dagokienez, herria edota Roberto Zalbidea margolariaren hasierako ideia hartuz, Sopela Bigarren Hezkuntza Institutoko ikasleek dekoratu zuten Bakearen Usoari buruzkoak izan beharko dira lanak. Gaur egun, "Bilbo, Bakea eta Tolerantzia" erakusketan dago ikusgai artelana, "Bilbao 700" Fundazioak antolatuta.
  Jendartea 2004-06-08 23:51

Sopelako auzokidea zauritu da Santurtzin lanean zegoela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Langile bat zauritu da gaur goizean oholtzar batzuk oin baten gainera erori zaizkionean Santurtziko Kanpazar auzoan lanean ari zela, DYAk jakinarazi duenez. Lan istripua 8:30ak aldera gertatu da, eta 44 urteko JG.C.B. Sopelako auzokidea, San Juan de Dios Ospitalera eraman behar izan dute osasun zerbitzuek, pronostiko erreserbatuko zauriekin.
  Kirolak 2004-06-03 23:49

Munduko surflari gazte onenak asteburu honetan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Asteburu honetan Arrietara hondartzan ospatuko den Billabong Pro Junior Sopelana 2004 surf txapelketaren aurkezpena hartu zuen atzo Sopelako udaletxean. Besteak beste, Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta eta Billabong babesle nagusia delarik, Bizkaian egiten den lehenengo aldia da. Horrela, ekainaren 4, 5 eta 6a bitartean, munduko surflari gazte onenak elkartuko dira bertan, Thaiti, Guadalupe, Maroko... etorritakoak, hain zuzen ere. Hala ere, euskal ordezkariak ez dira gutxiagorako izango. Irabazteko aukera garbiak dituzten Aritz Aramburu eta Hodei Collazo zarauztarrak ere lehiatuko dira.
  Iritzia 2004-05-27 23:31

Ibilaldia, azken txanpa - Xabier Ugalde / Ander Deuna ikastolako zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Duela 12 hilabete Lekeition hartu genuen Ibilaldiaren lekukoa Ander Deuna eta Betiko ikastolek eta datorren domekan, maiatzak 30, urte bateko ibilbideari emango diogu amaiera. 12 hilabete intentsu oso. Alkarregaz ekin diogu, elkarrengandik ikasi dugu, hainbat une konpartitu eta hainbat asmo eta ilusio jarri dugu ekimen horretan bi ikastoletako komunitateek.
  Kultura 2004-05-25 22:41

Jessica Latailladek irabazi du 2004eko Sopelako Jaietako kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Aurtengo jaietako kartel lehiaketaren irabazleen izenak eman dituzte jada. Besteak beste, Jessica Lataillade sopeloztarrak eraman du lehenengo saria, 450 euro eskuratuz. Bigarrena, berriz, Iñigo Pascuali egokitu zaio, 300 euro guztira. Eta 150 eurotako hirugarren saria Alex Doradak eskuratu du. Azkenik, 11 urteko Maite Lauzirikak umeen saria irabazi du (60 euro).

Nabarmenak

Zorion agurrak