Apirilerako hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek

Nahia Martinez Gondra api 16, 16:03

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

Ur-hornidura aldi baterako etetea espero dute bihar, Sopelan

Nahia Martinez Gondra api 16, 14:52 Sopela

Bihar, apirilak 17, 09:00etatik 14:00etara ur-hornidura aldi baterako etetea aurreikusten dute, Sopelako Arrietara Etorbidea 64n. Nahi izanez gero, Udalak herritarrei adierazi die BBUPko Udal Sareen Zuzendariordetzagaz harremanetan jartzeko.

Sopelako udaletxea, Sopela
Sopelako udaletxea, Sopela
Zipiriñe eskolan, Sopela

AEMET-ek emandako informazioa