Kultura 2004-02-19 21:56

"Inauteri Maskarada Festa" ostiral gauean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelan egitarau zabala antolatu dute aurten Inauteriak ospatzeko. Otsailaren 20tik 29ra bitartean, hainbat ekitaldi egingo dituzte udaletxe aurrean jarritako karpan. Besteak beste, ostiral honetan, "Inauteri Maskarada Festa" ospatuko dute, 21:00etatik aurrera, Peñatxuri Elkartearen laguntzari esker. Bertan, diskoteka, karaokea, opariak... egongo dira. Sarrera euro batean egongo da eta udaletxeko hall-kulturalean zein herriko hainbat tabernatan erosi daiteke, esaterako: Laiak, Brendan´s, Ertza, Gurea, Batzokia, Denver, sertutxa, La Kala, El rincón de la Habana, Etxebarri, zuri Haitz eta El Sitio. Gainera, sarrerarekin batera maskara bat oparituko da eta horretan agertzen den zenbakiarekin zozketak egingo dira. Maskara ipinita eramatea derrigorrezkoa izango da karpan sartzeko.
  Jendartea 2004-02-16 20:12

Gurasoei ateak zabalduko dizkiete bihar Sopelako instutuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004-05 ikasturtean, euren seme-alabak lehendabiziko aldiz Sopelako Bigarren Hezkuntza Institutuan matrikulatu behar dituzten gurasoek zentroko instalakuntzak ezagutu ditzaten, ateak zabalik jardunaldia egingo da, otsailaren 17an (bihar), 18:00etatik aurrera. Horretaz gain, Hezkuntza Kalitatearen Lege Organikoaren (LOCE) berri eta Bigarren Hezkuntza Orokorraren nondik norakoak azalduko dizkiete aita-amei.
  Kultura 2004-02-13 20:06

Txitxiburduntzi Eguna ospatuko dute igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, Txitxiburduntzi Eguna ospatuko dute, otsailaren 15ean, Sopelan. Goizeko hamarretan Ander Deuna Ikastolatik abiatuko dira bertan bildutakoak, Munarrekolandatik igaro eta, berriro ere bertara bueltatzeko, bi orduko ibilbidea egin eta gero. Haur bakoitzak makilatxoa (zotza) eraman beharko du lukainka erretzeko.
  Jendartea 2004-02-10 22:33

Sopelako hondartzetako sarbideak hobetuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlanean udalerriko hondartzetara irisgarritasuna errazteko hainbat ekimen lantzen ari da Sopelako Udala. Besteak beste, zama-garraioak edo anbulantziak ez badira, motoredun ibilgailuak sartu eta irtetea debekatuko dute Barinatxen. "Hondartzan jarriko den ranpa egiteko orduan faktore guzti hauke kontutan hartuko dira. Gainera, oinezkoentzako sarbidea ere egongo da", Imanol Garai alkateak adierazi duenez. Atxabiribilen, berriz, eskailera berriak jarriko dituzte, aurrekoak baino zabalagoak. Izan ere, lehen zeudenak itxi behar izan zituzten egoera txarrean zeudelako. Honetan ere ranpa ipiniko dute eta sarbideak hobetzeko espaloiak ere bai. Gainera, trafikoa erregulatu ahal izateko erroronda egingo dute.
  Politika 2004-02-10 22:21

Bakearen aldeko kanpaina aurkeztuko dute bihar Sopelan Lasak eta Urkijok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bakea eta askatasunaren aldeko sentsibilizazio kanpainaren aurkezpeta hartuko du otsailaren 11an (bihar), arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera, Sopelako Udaletxeak. Maixabel Lasa Biktimen Laguntzarako Bulegoko arduradunak eta Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide zuzendariak emango diote hasiera ekitaldiari. Horrekin batera, Terrorismoaren Biktimen aldeko Laguntza eta Sentsibilizazio Kanpainaren barruan Jaurlaritzak berak egindako bideoa eskainiko da.
  Jendartea 2004-02-06 19:58

Sopelako Udalak arazoak izan ditzake Wi-Fi sarea jartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sustatu webguneak aditzera eman duenez, udalek arazoak izan ditzakete Internetera konektatzeko haririk gabeko sareak jartzeko. Izan ere, Wi-Fi izena daukaten erabilpen libreko sare horiek, zerbitzu publikoa ezin direla izan adierazi du espainiar estatuan sektore horretako liberalizazioa zaintzen duen Telekomunikazioen Merkatuko Komisioak (CMT). Sopelakoa izan zen, Euskaltelekin batera, mota honetako egitasmoa abian jartzeko asmoa adierazi zuen lehendabiziko udal euskalduna. Orain dela gutxi, Oñatikoak hartu du lekukoa zazpi udal eraikin Internet bidez lotzeko. Donostian aldiz, Cristina Enea parkean jarri nahi dute Wi-Fi sistema, bertatik Internetera konektatu ahal izateko. Gainera, sarea handitu nahi dute Boulevarrera, Alderdi Ederrera, Alde Zaharrera, Urgull mendira eta hondartzetara. Aurreko bietan dohainik eskainiko da zerbitzua eta Donostian ordainpekoa izateko aukerak aztertzen ari dira.
  Jendartea 2004-02-05 23:23

Toki-eder etxea erre egin da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Loroño kalean dagoen Toki-eder etxea erre egin da asteazken honetan. 19:45ak aldera, Udaltzaigoa eta Ertzaintza azaldu ziren aipatutako lekuan eta berehala Artatzako suhiltzaileei deitu zieten, suak tamaina handia hartzen ari zuelako. Bitartean, trafikoa moztu zuten udaltzinek istripu gehiagorik ez gertatzeko. Suhiltzaileak etorri orduko sua amatatzeari ekin zioten.

Oraindik sua zerk eragin zuen ez dakiten arren, baliteke norbaitek nahita eragina izatea, Udaltzaingoaren iturriek diotenez. Dena den, ez zen inor saurituta gertatu, baina etxeko barrualdea, teilatua zein lehioak kiskaldurik amaitu dira.

Gaur egun, ez zen inor bizi Toki-eder etxean. Erxebizitza berriak egiteko bota behar omen dute laster.
  Iritzia 2004-02-03 21:49

Espainiar estatuaren kalte zuzena jasaten dugu - Alberto Hernández / Irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Espainiar estatuak kaltetu egiten nau etengabe, eskubide politikoak ukatzen dizkit, irakurri egiten ditudan aldizkari eta egunkariak ixten ditu, euskal herritar gisa bizitzea bortizki galerazten dit, euskararen alde lan egiten dutenak zigortzen ditu, lagunak espetxeratzen ditu, erahiltzen ez dituenean, haiek bisitatzeko eskubidea ukatu, senideengandik urrundu...
  Kultura 2004-01-29 21:04

'Emakumea eta Kirola' hitzaldia bihar Sopelako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ren eskutik, urtarrilaren 30ean, bihar hain zuzen ere, “Emakumea eta Kirola” izenburua duen hitzaldia egongo da Sopelanako udaletxeko Hall kulturalean, 19:30ean. Hitzaldi honetan parte hartuko dutenak honakoak dira: Emma Albizu surflaria, Irantzu Arondo sokatira munduko txapelduna, Jasone Iraragorri Athletic Clubeko zuzendaritzako kidea, Maria Mentxaka plater-tiroketan munduko txapelduna, Nerea Onaindia Athleticeko kapitaina eta Elaia Torrontegi taekwondo munduko txapelduna. Moderatzailea ere primerakoa izango da: Ana Urrutia, surflaria eta ETBko aurkezlea.
  Iritzia 2004-01-27 23:03

Kalitate Legerik ez! - Xabier Ugalde / Ander Deuna Ikastolako zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri “La Economía Social en la Educación, Servicio Público” izenpean Ikastolen Elkarteak/Partaidek urtarrilaren 28an eta 29an Topaketak antolatu ditu Bilbon. Honako topaketa hauek iaz Donostian burututakoen jarraipena ditugu. Euskal Eskola Publikoaren Legeak 10 urte bete dituenean bada garaia balantzea egiteko eta aurrera begirako beharrezko berrikuntzen eta aldaketen eztabaidari ekiteko.
  Jendartea 2004-01-27 22:56

LPPk Sopelarako proposatzen duen etxe kopurua gutxitzea eskatuko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialari (LPP) aurkeztuko dizkion alegazioak jakitera eman zituen, atzoko ez-ohiko udalbatzarran, EAJk osatzen duen Sopelako Gobernu Batzordeak. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko egitasmoak aurrikusten duen etxebizitza dentsitatea "gutxitzea" proposatuko dute, udalerrian dentsitate mailarik baxuena aplikatzea eskatuz, hau da, hektarea bakoitzeko 10 eta 30 bitarteko etxebizitza kopurua.
  Kultura 2004-01-27 20:47

Ostiralean amaituko da Agate Deuna egunerako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Otsailaren 4an, Sopelako Udalak antolatutako Agate Deuna eguneko koru txapelketan parte hartu nahi duten guztiek, oraindik ere, urtarrilaren 30era arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako 944 065 504 (goizez) eta 944 065 519 (arratsaldez) telefono zenbakietara deitzea besterik ez dute.
  Jendartea 2004-01-26 22:24

Internet bidez liburutegia bisitatzeko aukera emango du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako udal liburutegia herri bizkaitarraren webgunean sartu dute (www.sopelana.net) eta, modu honetan, edozeinek kontsulta dezake liburuen katalogoa bertara joateko beharrik izan gabe. Gainera, posta elektronikoaren bitartez edozein kontsulta egiteko aukera ere ematen du.
  Iritzia 2004-01-23 22:19

Epaileak epaituz - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Argi dago Euskal Herrian epaile izateko, edo epaileen epaile izateko ez dela derrigorrezkoa euskaldun izatea. Ez Zuberoan eta ezta Bizkaian bere. Euskaldunak bigarren mailako hiritarrak gara, beltzak Estatu Batuetan autobusetan ilen ezin zirenean legez. Problema da, ondino euskaldun asko ez direla horretaz konturatu. Edo konturatu arren, eskubideak gauzatzea ez dala errentagarri.
  Jendartea 2004-01-23 20:57

Zipiriñeko A ereduko umeen gurasoek atzera bota dute Jaurlaritzaren proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Seme-alabak Algortako San Ignacio ikastetxera aldatzearekin ados ez daudela adierazi dute, Sopelako Zipiriñe ikastetxean, A ereduan ikasten duten 81 haurren gurasoek. Azteazkenean egin zen bileran, aho batez atzera bota zuten aita-amek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzan Sailak egindako proposamena. Bertan egon ziren 53 familiek bostgarren maila bitarteko kurtsoetan dauzkate seme-alabak, beste 12k seigarren mailan eta 13k ez ziren bilerara aurkeztu. Hauekin batera, zentroko zuzendaritzako eta gurasoen elkarteko kideak, eta irakasleak egon ziren.

Ikastetxean dauden toki arazoei irtenbidea emateko egin zuen Jaurlaritzak proposamena. D ereduan askoz ume gehiago matrikulatzen dira Zipiriñen eta horientzako lekua egongo litzateke. Sopelako Udalak ere begi onez hartu zuen. Hala ere, A ereduko umeen gurasoak ados egoteara baldintzatu zuen Jaurlaritzak egitasmoa gauzatzea.
  Kultura 2004-01-22 21:50

ETBren 'Garaje Sound' musikala igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, urtarrilaren 25ean, "Garaje Sound" musikala izango da ikusgai Sopelako Urko polikiroldegian, ETB1eko Show BT saioaren eskutik. Telebistatik kanpo egiten duten lehenengo aldia izango da igandekoa. Arratsaldeko seietan hasiko den ekitaldira bertaratu nahi duten guztiek, Ibilaldiaren dendetan, Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastoletan eta Sopelako udaletxean har ditzakete dagoeneko sarrerak; 6 euroren truke. Gainera, bizikleta zozketatuko da.
  Jendartea 2004-01-09 19:01

Surflari batek Prestigen aseguru-etxearen aurka aurkeztutako demanda onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Prestige pretoliuntziaren aseguru-etxearen aurka, Sopelan aritzen den surflari batek aurkeztutako eskaera onartu du epaitegi batek. Orotara, 470 euro eskatu ditu Getxoko gazteak, surf-ohola eta neopreno jantzia kostatu zitzaizkion diru kopurua alegia. Estreinatu eta egun gutxitara, erabilezinak geratu ziren galipotarengatik.
  Kirolak 2004-01-08 20:35

Ugeraga Txirrindulari Elkartean izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bizikleta gogoko duten haur eta gazteek Ugeraga Txirrindulari Elkartean izena emateko aukera izango dute, 7 eta 18 urte bitartekoak hurrenez hurren. Nahi duten guztiek taldeak Sopelako Kultur Etxean duen egoitzara joatea besterik ez daukate, asteazken eta ostiraletan, 19:00etatik 20:00etara. Edo 610522268 telefonora deitu.
  Iritzia 2004-01-02 22:29

Hurrengo geltokia Castrolana - Alberto Hernández / Euskara irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datozen urteotan Berango ostean hauxe entzun liteke metroan goazela, baldin eta Bilbao Metropolitarraren eskualdea egituratuko duen PTPa dagoen moduan onartzen bada, plan honek egun ezagutzen dugun Sopela erabat desitxuratuko bailuke. Eta ez da euli kaka plan honek dakarrena, hona hemen zenbait datu:
  Kultura 2003-12-29 17:18

Haurrentzako Gabonetako Parkea gaur eta bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Gaur eta bihar Haurrentzako Gabonetako Parkea egongo da zabalik Sopelako Urko Kiroldegian, haurrentzako eta gazteentzako hainbat jarduerekin: puzgarriak, ludoteka, eskulanetako tailerrak, zezen mekanikoa, play station, dardoak, scalextric... Goizez, 11:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara izango da ordutegia. Sarrera dohainik.

Horretaz gain, abenduaren 29an (gaur), 20:30etatik aurrera, haur eta gazteentzako diskoteka jarriko dute Urkon bertan. Abenduaren 30an (bihar), berriz, Noisy Nights taldeak urte bukaera festa eskainiko du, leku eta ordu berean.

Nabarmenak

Zorion agurrak