Jendartea 2003-12-10 15:15

Unicef-en 'Bakearen ametsak' erakusketa ostiralera arte egongo da ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 12ra arte, Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Fondoak (Unicef) antolatutako 'Bakearen ametsak' argazki erakusketa egongo da ikusgai, 10:00etatik 13:00 etara, Sopelako Udaletxeko Hall Kulturalean. Gudek haurtzaroan daukaten eragina erakustea eta gizartea arazo horren aurrean sentsibilizatzea da erakusketa honen helburua.

Argazki erakusketarekin batera, errealizadore euskaldunek egindako bi laburmetraien emanaldiak ere antolatu dituzte. Lehenengoa, 'Patesnak, un cuento de Navidad' (13') atzo egon zen ikusgai. Bigarrena, 'El olvido de la memoria' (26') bihar eskainiko dute, 18:00etatik 21:00etara bitarteko sesio jarraituan. Biak Tríper & Zapin produktorak eginak dira Iñaki Elizalderen zuzendaritzapean.
  Iritzia 2003-12-02 22:58

"...como habláis en euskera..." - Alberto Hernández / Euskara irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Egunotan Uribe kostako herrietan "Euskararen eguna" delakoa burutu ohi izan da, eta euskarak urtean 365 egun (2004an 366) behar dituela defendatzen dugunontzat zenbaitetan ospakizun artifiziala izan badaiteke ere, gure herrietan programatu diren ekitaldietara biltzeko deia egin nahi dizuet.
  Kultura 2003-11-30 21:41

Unai Elorriagaren hitzaldiak emango die bukaera Ander Deuna Jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko Ander Deuna jaiei bukaera emateko, hitzaldia eskainiko du bihar Unai Elorriaga idazleak Sopelako udaletxeko sarreran. Ekialdia, 20:00etatik aurrera izango da, sarrera dohainik.
  Kultura 2003-11-29 21:37

Punta-puntako bertsolariak Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, bertso saioa antolatu dute bihar, 18:00etatik aurrera, Sopelako Urko Kiroldegian. Besteak beste, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Sustrai Kolina, Unai Iturriaga eta Igor Elortza igoko dira taulagainera, Aitzol de Castro gaijartzaile lanetan ibiliko delarik. Sarrera dohainik da eta Sopelako Udalak diruz lagundu du ekitaldia.

Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren bukaeran. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com
  Kultura 2003-11-28 20:26

Joane Somarriba omenduko dute Ander Deuna egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelak Ander Deunako jaiak ospatuko ditu asteburu honetan. Beste ekitaldi batzuen artean, Joane Somarriba txirrindularia omenduko dute datorren igandean. Gainera, sari bat ere emango diote ekitaldi horretan. Aipatu bezala, egitarau zabala antolatu du Sopelako Udalak. Horrela, bihar bertan, Gorringo taldeak 'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlana aurkeztuko du, dohainik, Urko kiroldegian, 20:00etan hasita.
  Iritzia 2003-11-26 23:57

Ibilaldia-04 - Xabier Ugalde / Ander Deuna Ikastolako zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Datorren urteko Ibilaldia Ander Deuna eta Betiko ikastolei egokitu zaie antolatzea. Bi ikastolok, ilusioz eta konpromisoak eskatzen duen tamainako lanaz jakitun, buru-belarri ekin diogu Ibilaldiaren antolaketari. Aurkeztutako proiektuan Ibilaldia bera, ibilbidea, Leioan egingo da baina ordurako Ibilaldia aurreko hainbat kultur eta kirol ekitaldi ere izango ditugu Uribe-Kostako herrietan.
  Kultura 2003-11-26 21:21

Ibilaldiak behar zaitu!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ibilaldi baten antolaketan dauden beharrak ugariak dira, ez baita inondik inora erraza horrelako garrantzia duen ekitaldi bat aurrera ateratzea. Ikastola guztien inguruan lortu beharrekoak kontuan hartuz, begi bistakoa da lana ikaragarri handia dela.

Aurtengo Ibilaldia Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolek antolatzen dute, nahiz eta 2004.urteko Ibilaldia Betikon ospatuko den maiatzaren 30ean.

Testu honen bitartez jendearen partehartzea bultzatu nahi dugu Ibilaldiaren antolaketan murgildurik gauden guztiok. Esan beharra dago, oraindik ere hutsuneak daudela zenbait arlotan. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan kirolan, prentsan edota muntaian pertsonalgo falta dagoela adierazgarria da. Horrenbestez, Ibilaldiko Antolaketarekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau luzatzen dizuegu: ibilaldia2004@yahoo.com
  Jendartea 2003-11-26 19:40

'Bizkaia Euskal Kostaldea' elkarteko kide izango da Sopela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Bihar, 19:30etik aurrera egingo den osoko bilkuran aztertuko dute Sopela 'Bizkaia Euskal Kostaldea' elkartean sartzeko proposamena. Eskaera onartzen bada, Ricardo Ibarra izango da udalerriko ordezkaria, erakunde horretako batzorde eragilean. Bizkaiko hainbat herrik osatzen dute elkarte hori; Portugalete, Getxo, Bakio, Gernika, Gorliz, Bermeo eta Mundaka, besteak beste. Turismo Azoketan Bizkaiko kostalde osoa 'bidai egiteko aukera' bezala aurkeztea da 'Bizkaia Euskal Kostaldea' elkarteko helburu nagusia.
  Iritzia 2003-11-21 23:05

Biribilean hasita - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Agur.

Hasikera batek bere akaiera dakar. Lerro arteza da bi puntuen arteko biderik motzena. Politena barrez,biribila. Jakineko puntu batean zagozela asagokoa aditu, berrogeitabost graduko biratxoa egin, abiatu. Baina habiatu gelditzea da, habia egitea, lekutzea. Ez deko lebarik, hasikera guztietan dago haziren bat, auziren bat, ausiren bat. Azantza barik, asagoko hari puntutxu hari adikunerik bere bota barik, kasuriperez, jaramonik egingo ez bazeuntse lez, geldiro geldiro biribil erdia osotzen joan, asagoko puntutxua konturatuten ez danean engaina dozulakon, patxadaz parajetu, ja berrogeitabost graduak bestera egin dozuezela, bizkarretik pasa eta lotu barik ostabere mogimendu berbera errepikaturik, ehun eta laurogei graduak ibilita, hasierako lekuan amaitu arte, jolasean balitzeke lez.
  Jendartea 2003-11-19 21:41

Zinegotzi eta herritarren arteko 'linea zuzena' zabalduko dute internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Udalerriko alderdi politikoekin harreman zuzena izateko aukera edukiko dute, bihartik aurrera, sopeloztar guztiek. Taldeei ez ezik, zinegotziei ere, galderak egin ahal izango dizkiete herritarrek, Sopelako Udalak daukan web orrialdean zabalduko duten komunikazio 'lerro zuzena'-ren bidez, www.sopelana.net helbidean alegia. Alderdi politikoak, gehien jota, aste baten buruan erantzuteko konpromizua hartu dute. Gainera, interesgarritzat jotzen dituzten galdera-erantzunak webgunean agertuko dira.
  Jendartea 2003-11-18 18:59

Kotxeak sar ez daitezen piboteak jarri dituzte oinezkoentzako guneetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopelako Udalak piboteak jarri ditu udalerriaren erdigunean dauden oinezkoentzako eremuetan, bertan kotxeak sartzea eragozteko. Horretaz gain, zama-lanen ordutegia betearazi nahi dute udal arduradunek. Goizeko 9:00etatik 12:00ra dago ezarrita ordutegia.
  Jendartea 2003-11-18 18:45

Aisialdirako gunea jarriko dute Urko alboan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Sopeloztar guztiek euren aisialdirako eta gozamenerako erabil dezaten, Urko kirol gunearen alboan dauden lurrak egokituko ditu Sopelako Udalak. Horretaz gain, jai egunetan, barrakak jarri eta kontzertuak edota bestelako ekitaldiak egiteko erabili nahi dute.

Orain arte, baratzak zeuzkaten bertan hainbat lagunek. Udal arduradunek adierazi dutenez, "garai hauetan baratz horiek ez dira emankorrak. Horretaz baliatu eta lursaiolak eskuratu nahi ditugu". Izan ere, 2004 urtearen lehenengo hilabetetan eman nahi diete hasiera egokitzapen lanei.
  Kirolak 2003-11-17 23:26

Euren ihardueratan parte hartzeko deia egin du Ugeraga Txirrindulari Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Ugeraga Kirol Elkarteko Txirrindulari Taldeak, eurek antolatutako ihardueretan sopeloztar guztien parte hartzea bultzatzeko kanpaina iragarri du. Gehienbat, txirrindularitza taldeak dauzkan sekzio ezberdinetan (haurrak, kadeteak...), txikienek izena emateko antolatu dute ekimen hau.

Kanpainia udaberrira arte ez da hasiko. Hala ere, urtarriletik aurrera kirol iharduera ezberdinak egingo dituzte horren berri emateko.

Argibide gehiagorako edo taldean izena emateko;
Emilio Ramos, Ugeraga Kirol Elkarteko Txirrindulari Taldeko arduraduna, 610522268, eramrod@teleline.es

Nabarmenak

Zorion agurrak