Uribe Kosta jaietan 2015

Bederatzi eguneko festak hasiko dira bihar Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 3a, 16:30
Irailaren 11n, zapatuan, EH Sukarrak kontzertua emango du. © Imamon.

Irailean urduliztarren txanda heldu da; hala, hilaren 4an andramarien ospakizunak abiatuko dituzte, hilaren 13ra arte iraungo dutenak. Txupina jaurtiko dute barikuan, udaletxeko balkoitik, eta ordutik aurrera, udalerria jai giroan murgilduko da. Denbora tarte horretan, auzokideek zein parrandazaleek hamaika aukera izango dituzte egunak modu ezin hobean igarotzeko; ez da ezer faltako: kirol probak eta lehiaketak, bazkariak, kontzertuak, txapelketa gastronomikoak, umeentzako jolasak eta dantza ikuskizunak, besteak beste.

Urtero legez, lehenengo aste akabuan txosnen gunea elizaren ondoko landan egongo da, kontzertuetarako oholtzagaz batera. Bigarren asteburuan, hilaren 11tik 13ra, ostera, txosnak Elortza auzora eroango dituzte.

Egitaraua:

Irailak 4, barikua

19:00 Udaletxearen balkoitik TXUPIN JAURTIKETA eta PREGOIA URDULIZKO ESKUBALOI  MUTILAK taldearen eskutik.    

Ondoren KAKARRALDOAREN JAITSIERA ETA URDULIZKO HERRIAREN ETA KOADRILEN DESFILEA Landaraino trikitrixa Auspokale taldearekin eta buruhaundiak lagunduta.

II URDULIZKO SANGRIA LEHIAKETA. Bariku arratsaldean herriko taberneen artean. URDULIZKO MERKATARIEN ELKARTEAren eskutik.

20:00 HERRIKO ZENDUEN ALDEKO MEZA

20:00 XIV ANTSONEKOA ARETO FUTBOLATXO TXAPELKETA-ren Finalak Iparralde kiroldegian.

Aurreko astelehen eta asteazkenean finalerdiak 21:00etan jolastuko dira. Sarrera dohainik.

20:30  KALE ANTZERKIA Lehendakari Agirre plazan ( euria izatekotan Kultur Etxean burutuko da )

21:00 KICK BOXING  ETA BOXEO  ERAKUSKETA Iparralde kiroldegian.

23:00 MUSIKA KONTZERTUAK Landan   SALAMANDRAS (rock & roll) taldearen eskutik Ondoren 80-90 hamarkadetako musika TALKY BAND eta DJ Juan ( Musika Funky)

Irailak 5, zapatua

10:00 KALEJIRA txistulariarekin alaituta.

11:00 “ TXU-TXU” TRENA ETA UMEENTZAKO PARKEA ( puzgarriak, ludoteka,)

13:00 BITSA JAIA.

18:00 Iretargi kultur elkarteak antolatuta, Unai Iturriaga eta Jon Maiaren arteko bertso-desafioa, tabernaz-taberna. Iretargitik irtengo da.

18:00 UMEENTZAKO JAIA  Lehendakari Agirre plazan. (Euria izatekotan Elortza eskolako patioan burutuko da)

Txikientzako MOZORRO LEHIAKETARAKO izena ematea.

18:30 MOZORRO LEHIAKETA, ondoren DANZJOLAS JAIA ANTZERKI EMANALDIA ZIRIKA ZIRKUS taldearen eskutik eta gero SARI  BANAKETA, Lehendakari Agirre plazako frontoian..

19:00 Urduliz Eskubaloi Taldearen AURKEZPENA, Iparralde kiroldegian.

23:00 MUSIKA KONTZERTUAK Landan LOS FASTUOSOS DE LA RIBERA taldearen eskutik.

Ondoren ERROMERIA TRIKIZIO  taldearen estutik.

23:00 - 02:00 ALKOHOLEMIA PREBENTZIO-KONTROLA. Informazioa aterpea, drogari buruz material eta informazioa eman eta alkoholemia kontrolak egingo dira, txosna gunean.

Irailak 6, domeka

17:00 GOITIBEHERA JAITSIERA Santa Marinako maldan.

Jarraian II SANTA MARINA IGOERA. (Erdi-kilometroa bertikala)

Sari banaketa txosna gunean eta II Urdulizko Sangria Lehiaketaren sariak ere.

Irailak 7, astelehena

10:00 FANFARREA herria alaitzen.

11:00 MEZA NAGUSIA.

11:45 OHOREZKO AURRESKUA Eliza aurrean.

12:00 HERRI  KIROLAK Landan.

JARRAIAN  HEGAZTI HARRAPAKARIEN ERAKUSKETA.

16:00  XXIX. ANDRA MARI TXIRRINDULARITZA SARI NAGUSIA sub 23 Mailakoa.

16:30 XVIII. FRONTENIS BIKOTE ETA BAKARKAKO TXAPELKETAKO FINALAK Lehendakari Agirre plazako frontoian ( euria izatekotan Iparralde kiroldegian jolastuko dira)

19:00 ANDRA MARIKO TXIRRINDULARITZA LASTERKETAREN SARI BANAKETA Landan.

19:30 EKITALDI BEREZIA Landan. Parte-hartzaile gonbidatuak bakarrik parte hartuko dute.

20:00 5 BILBAINOS taldearen EMANALDIA Landan.

22:30 SUAK Landan.

Irailak 11, barikua

16:00 ESKUBALOIA UMEEKIN Urduliz Eskubaloi Taldea-ren eskutik, Elortza eskolako patioan.

18:00 VI. SKATE XPRESSION musikarekin alaituta Urdulizko skate pistan. (Euria izatekotan beste egunetan izango da).

18:00 III. Futbol 7-ko TXAPELKETAREN Finala Iparralde futbol zelaian.

20:00 URDULIZ-UGERAGA 2015-2016 denboraldiaren aurpezpena Iparralde futbol zelaian,

19:30 AFIZIONATUEN PALA PARTIDUA eta PROFESIONAL MAILAKO PALA PARTIDUA Iparralde kiroldegian.

23:00 MUSIKA KONTZERTUAK Elortza auzoan  TIGHT LEASH (Heavy alternatiboa). LA MORDIDA ( rock urbano)  eta  EH SUKARRA  (euskaldun rock-a) taldeen eskutik. 

Irailak 12, zapatua

HERRI MARTXA  Udaletxeko plazan

9:00 NAGUSIAK

10:00 TXIKIAK

Izena emateko: 8;30

10:00 KALEJIRA txistulariekin alaituta.

11:00 UMEENTZAKO PARKEA ( puzgarriak, ludoteka, tirolina eta rokodromoa ) Elortza eskolaren patioan.

HERRI KIROLAK umeentzako lokotxak, txinga, etab.

12:00 VII. PING PONG TXIMISTA TXAPELKETA Elortza eskolaren patioan. 10 urtetik gorakoentzat.

12:30 Herriko Iratxo Gorria dantza taldearen EMANALDIA. Udaletxeko plazan.

13:00 ERRONKA NAGUSIA Udaletxeko plazan.

14:30 HERRI BAZKARIA Iparralde kiroldegian. Txartelak salgai: Txiki Barri jatetxea eta Txiberri tabernatan.

17:00 PROFESIONALEN MAILAKO ESKU PILOTA PARTIDAK Iparralde kiroldegian.

20:00 SARDINA JAN-a trikitia eta panderoarekin alaituta, Udaletxeko plazan.

23:00 MOZORRO GAUA: BASERRITAR PARTY.

MUSIKA KONTZERTUAK Elortza auzoko txosna gunean UKAN (euskaldun rock-a) eta CHALWA BAND  (reggae)  taldeen eskutik.

Ondoren ERROMERIA GARILAK 26 taldearekin.

23:00 – 02:00 INFORMAZIO PUNTUA: berdintasuna jaietan eta drogoei buruzko informazioa jasotzeko gune dibertigarria jai esparruan. Txosna eremutik hurbil.

Irailak 13, domeka

16:00 MUS TXAPELKETA Basartena.tabernan

18:00 ARETO DANTZAK Iparralde kiroldegian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun