Urdulizko ospitalea sei hilabetean amaitzea espero dute

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 11a, 21:01
Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea.

Datorren urteko lehenengo seihilekoan martxan ipiniko badute ere, Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea 2017an hasiko da ia erabateko funtzionamenduan.

Urdulizko ospitalea "praktikoki funtzionamendu betean" hasiko da 2017an. Horretarako, 148 ohe izango ditu, erreserbarako 32 oheko ospitalizazio-unitate bategaz batera. Horrez gainera, 8 ebakuntza-gela, Urgentzia Zerbitzua eta Uribe eskualdeko 197.000 auzotar artatzeko hainbat zerbitzu eta espezialitate eskainiko ditu. Jon Darpon Osasun sailburuak azaldu duenez, Uribe Kostako ospitalea martxan jartzeak "azken urteotan biztanleria-kopurua gehien handitu den eremuetako batean artatze zerbitzuak hurbiltzea ahalbidetuko du, neurri handi batean artatze-kalitatea hobetzeagaz batera".

Osakidetzako ospitale berrirako, 59,4 milioi euro inbertitu dituzte. Guztira, 38.000 metro koadro izango ditu, 8 solairuko hiru eraikinetan banatuta. Era berean, 578 langile hartuko ditu. Aurreikusi dutenez, ospitalea 2016an hasiko da martxan, eta 2017ko hasierarako "praktikoki funtzionamendu betean" egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun