Euskadi, Urdulizen nagusi

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 20a, 16:57
Javier Bilbao alkatea Euskadiko selekzioaren txirrindulariakaz. © RFEC

Pasa den maiatzaren 8an jokatu zen lehenengo aldiz erlojupeko Bizkaiko Saria. Taldekako kadete-proba Urdulizen egin zen, 25,7 kilometroko ibilbidean. Bertan, Euskadiko selekzioaren taldea nagusitu zen: Mikel Arregi, Xabier Mikel Azparren, Iñigo Elosegi, Gontzal Garcia, Luis Mari Garikano eta Oier Lazkano. EAEko taldeak erraz garaitu zituen arerioak.

Atzean, Gipuzkoako selekzioa utzi zuen, 01.49 minutuko tartea aterata. Urdulizko podiumaren azken maila madrildarrek zapaldu zuten, 02:15 minutura sartu baitziren. Eskualdeko ordezkaria, Elkar Kirolak taldea, sailkapenaren erdian geratu zen, 9. postua erdietsi baitzuen 17 talderen artean, irabazleekiko 03:37 minutu galduta.

Urdulizko proba Espainiako Federazioaren Sarirako ere baliagarria zenez, garaipen horri esker, sari horretarako ere nagusitu ziren EAEko txirrindulariak. Denera, 50 puntu eta lehena izatea lortu zituen Euskadiko selekzioak. Aurtengoagaz sari hori irabazten duten bosgarren aldia da; aurreko tituluak 2006an, 2007an, 2008an eta 2013an lortu zituzten. Urdulizko erlojupeko proba baino lehenago, euskal herritarrak berdinduta zeuden Gaztela eta Leonegaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun