Urdulizek diru-laguntza eman die Siriako ume errefuxiatuei

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 23a, 18:55
Ezkerretik eskumara, Javier Bilbao Urdulizko Alkatea, Isidro Elezgarai EAEko Unicefen presidentea eta Karmele Arrizabalaga UMEko presidentea. © URDULIZKO UDALA
Gaur goizean, Urdulizko Udalak eta Urdulizko Merkatarien Elkarteak (UME) 1.725 euro eman dizkiote Unicef nazioarteko erakundeari, Siriako ume errefuxiatuei euren elkartasuna helaraz diezaien. Diru hori azken boladan gauzatutako elkartasun-jardueretan bildu dute: Txiri-txiri, UMEko zozketa eta Opus 4 taldearen kontzertua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun