Langile bat hil da Urdulizko Lointek lantegian

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 11a, 16:05
Arantza Tapia sailburua 2015eko azaroan Lointekera egindako bisitan. © SPRI

Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, 49 urteko langile bat hil da gaur Urdulizko Lointek lantegian; Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berak baieztatu du beharginaren heriotza. Aipaturiko iturriaren arabera, Ertzaintzak 12:10 inguruan jaso du abisua pertsona bat lurrean zegoela esanez. Sorospen zerbitzuko kideak istripuaren tokira bertaratu direnerako, ordea, langilea hilda zegoen. Oraindik argitzeke daude istripuaren nondik norakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun