Urdulizko erretiratuen taberna ustiatzeko lehiaketa abiatu du Udalak

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 22a, 18:06
Javier Bilbao alkatea.

Urdulizko Udalak herriko erretiratuen taberna ustiatzeko kontratuaren lehiaketa zabaldu du. Esleipenaren iraupena urte bikoa litzateke, beste urte biko luzapeneko aukeragaz. Interesdunek gutxienez 605 euroko kanona ordaindu beharko lukete hileko.

Udalak honako irizpideak hartuko ditu kontuan: prezioa (puntuen %50), ostalaritzan eskarmentua (%40) eta "kontratuaren xedearekin zuzenean lotutako hobekuntzak" (%10). Oinarrietan ez dago jasota zerbitzua euskaraz eman behar denik ezta hori baloratuko denik ere.

Eskaintzak datorren eguaztenera arte, uztailak 27, aurkez daitezke; taberna irailaren 1etik aurrera martxan egon liteke. Aita Gotzon kaleko helbidea badu ere, Antsonekoa plazara ematen du lokalak.

Lehiaketaren oinarriak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun