Desfibriladorea ipini dute Iparralde kiroldegiaren kanpoaldean

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 20a, 19:52
Desfibriladore bat erabiltzeko ikastaro baten artxiboko irudia. CC-BY-ND FADEI FUNDAZIOA

Azken asteotan, Urdulizko auzotarrek ikusi ahal izan dute makina txiki bat Iparralde kiroldegiko fatxadan, kanpoaldean. Herritarren zalantzak uxatzeko, bertoko erakundeak argitu du gailu hori desfibriladore bat dela. Bere funtzioa bihotz-arazoek eragindako balizko larrialdietan gaixoa artatzea da.

Era berean, udal iturriek azaldu dute eraikinaren kanpoaldean ezarri izana ez dela akats bat izan, nahita pentsatutako erabakia baizik. Izan ere, bertan asteko zazpi egunetan eta eguneko 24 orduetan erabili daiteke desfibriladore hori. Bestalde, gailu horiek izaten duten ohiko arazoa da larrialdi kasuetan jendeak erreparoak dituela gaixoari deskarga elektrikoa ematerakoan. Horregatik, Udalak lau orduko formakuntza-ikastaro bat eman die herriko hainbat kirol talderi, euren kideek gailua zelan erabiltzen den jakin dezaten eta larrialdiren bat gertatuko balitz prest egon daitezen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun