Basakick jaialdia egingo dute zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko urr. 27a, 12:00

Datorren zapatuan, hilak 29, Urdulizko Iparralde kiroldegian antolatuko dute Kick Boxing, Kick Light eta Light Contact borroka-modalitateen doako jaialdia. Basakick klubak jakinarazi duenez, saioa 18:00etan hasiko da.

Ordu horretan Kick Light eta Light Contact sariketak egingo dituzte. Parte-hartzaileak 8 eta 40 urte bitartekoak izango dira, emakumezkoak eta gizonezkoak, eta hainbat mailatan lehiatuko dira. Sariketak amaitu ondoren, 20:30ak aldera, Kick Boxingeko borroka-erakustaldia izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun