Jendartea  Urduliz 2017-01-10 10:00

Txernobylgo umeei harrera egiteko bilera izango da Urdulizen barikuan

Datorren barikuan, urtarrilaren 13an, Urdulizko kultur etxeak hartuko du Txernobylgo (Ukrania) umeei harrera egiteko batzar informatibo bat, 18:30ean. Saioa Errusiako eta Bielorrusiako umeen harrerarako Bikarte elkarte ongileak antolatu du.

Txernobylgo umeei harrera egiteko bilera izango da Urdulizen barikuan
Txernobylgo umeak Euskal Herrian, artxiboko irudian. © BIKARTE | Ikusi handiago | Argazki originala

"Txernobyl: etsai ikustezina" goiburuaren pean, Bikarteko kideek azalduko dute Txernobylgo istripu nuklearraren erradiazioak kaltetutako umeen egoera zein den. Era berean, udan umeren bati harrera egin gura dioten pertsonei eman beharreko pausoak jakinaraziko dizkiete, Roberto García Osúak azaldu duenez.

Ekimenaren kartela

2017/01/13 18:30

Urdulizko kultur etxea | Urduliz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa