hiruka.eus

"O Peio, Peio" kantaren bertsio berria, Kherauren Olentzero-oparia

Kherau musika-talde bizkaitarrak "O Peio, Peio" herri-abestiaren bertsio berria egin du, sehaska-kanta bihurtuz. Taldeak aitortu duenez, "beti izan dugu gustuko kanta zahar hau. Jatorrizko bertsioan, neskato batek behin eta berriro eskatzen dio baimena Peiori oheratzeko. Peiok ostera, geroz eta eginbehar gehiago agintzen dizkio oheratu ahal izan baino lehen. Zerbait garaikideago egin guran, bestelako ukitua eman diegu musika eta testuari sehaska-kanta bihurtu arte".

Kherauren baxu-jolea eta bertso-egilea Aitor Esteban itzubaltzetarra da, Urdulizen bizi dena. Bideo honetan, Eneritz Gorritxategi Lariz trikitilari berriztarra ere entzun daiteke estreinakoz; Ene Bada erromeria-talde zenaren kide ohia urrian sartu zen Kheraun, Alex Garcia ordezkatzeko. Dena dela, "O Peio, Peio" kantagaz "Olentzero-oparia" egin die musika-taldeak "etxeko txikiei eta beraien gurasoei".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa