Garagardoz bustitako bertso-saioa egingo dute, Urdulizko Etxeandia fabrikan, barikuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 1a, 17:49

Urdulizko Etxeandia garagardo-fabrikan bertso-saioa egingo dute bariku honetan, martxoaren 3an. Mungiako Taket bertsolaritza-elkarteak antolatu du ekitaldia eta ondoko hauak igoko dira oholtzara: Jone Larry, O’Larra, Mc Goiriena eta Ai’Est-man; gai-jartzailea sorpresa izango da, antolatzaileek adierazi dutenez. Saioa 20:00etan izango da; ostean, Auspokale Trikitri Elkarteagaz kanta eta dantza egiteko aukera ere egongo da.

Horrez gainera, egun horretarako, Etxeandia fabrikako ugazabek zenbait garagardo berezi prestatuko dituzte, besteak beste, hurrengoak: Pumpkim Ale kalabaza-garagardoa, American Pale Ale, Mari, Mattin Pirta eta Lager. Amaitzeko, badaezpada ere, aipatzekoa da Jone Larrinaga, Mikel Goiriena, Ibon Larrazabal eta Aitor Esteban bertsolariak direla goian adierazitako izengoitien jabeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun