Jendartea 2004-07-08 14:41

Pertsona bat zauritu da Urdulizen hiru autok elkarren artean talka egitean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Pertsona bat zauritu da gaur goizean Urdulizen hiru autoren artean gertatu den istripuaren ondorioz, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez. Ezbeharra 9:00etan gertatu da BI-634 errepidean, Butroiko bidegurutzean, argitu gabe dauden arrazoiengatik autoek talka egin dutenean.
  Jendartea 2004-05-10 21:57

Kotxe bat irauli da Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri DYAko iturriek jakinarazi dutenez, zauritua gertatu da Mungiako 62 urteko gizona, Urduliz parean, zihoan kotxea irauli ostean. Eguerdiko ordu batak baino lehenago gertatu da auto-istripua, Mendiondotik Butroira doan BI-634 errepidean. Ezbeharraren ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute JR.U.B.
  Ekonomia 2004-02-02 21:47

Makina batek bi atzamar ebaki dizkio getxoztar langile bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Urdulizko enpresa batetan lanean ziharduela, zauritua gertatu da J.V.T. 58 urteko getxoztarra, makina batek eskua harrapatu dionean. Ezbeharraren ondorioz, bi atzamar galdu ditu gizonak. Hain zuzen ere, goizeko hamaika t'erdiak aldera izan da lan istripua, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Zauriak sendatzeko Mutua Vizcaya Industrial-era eraman du J.V.T., DYAko anbulantzia batek.
  Kultura 2003-12-17 21:36

Bihar zabalduko dute Urdulizko Gabonetako Parkea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri Abenduaren 18 eta 19an Umeentzako Gabonetako Parkea egongo da zabalik, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 19:30etara, izango da ordutegia. Horretaz gain, animazio ikuskizuna egingo dute kiroldegian bertan, ostiralean, 18:30etik aurrera.

Nabarmenak

Zorion agurrak