Kultura  Urduliz 2016-08-31 09:00

Urdulizko Andra Mari jaiak, ate joka

Urdulizko Andra Mari jaiak, ate joka

Irailean behingoz helduko da jaiez gosetutako urduliztarren txanda; hala, hilaren 5ean andramarien ospakizunak abiatuko dituzte, areto-futbol txapelketagaz; edozelan ere, txupina jaurtiko dute irailaren 7an, eguaztena, udaletxeko balkoitik, Sabin Merino bertoko Athleticeko jokalariak pregoia irakurri ostean; ordutik aurrera, udalerria jai-giroan murgilduko da.

Aste Nagusiko muslaririk onenak, Uribe Kostakoak

Aste Nagusiko muslaririk onenak, Uribe Kostakoak

Juan Guinea Madariaga sopeloztarra eta Agustin Azkunaga Urrutia urduliztarra nagusitu ziren pasa den martitzenean Bilboko Aste Nagusiko XX. Mus Txapelketan. Bilboko Konpartsek antolatutako ekimenean 128 bikotek hartu zuen parte eta dozenaka gehiago ordezko geratu ziren. Guinea eta Azkunaga zazpi partidetan izan ziren onenak zortzi erregekaz.

  Kirolak  Urduliz 2016-08-18 12:18

Sabin Merinok 19. zenbakia erabiliko du

Sabin Merinok 19. zenbakia erabiliko du

Sabin Merino Athleticeko aurrelari urduliztarrak 19. zenbakia jantziko du hemendik aurrera elastiko zuri-gorrian. Ibaiganeko klubak jakinarazi duenez, golegileari Iker Muniain zeukan zenbakia egokitu diote, iruindarrak 10.a hartu ondoren.

 Urduliz  Uribe Kosta 2016-08-10 10:00

Begoñara erromesaldia antolatu dute Urdulizen

Begoñara erromesaldia antolatu dute Urdulizen

Urdulizko Txiri-txiri ibilaldi bio-osasungarriak programaren barruan, Begoñako basilikarainoko ibilbidea egiteko hitzordua ipini dute: hilaren 14an, 23:00etan, abiatuko dira Elortza plazatik. Erromesaldian parte-hartu gura dutenek hilaren 12ra arte, barikua, izena eman dezakete.

  Ekonomia  Urduliz 2016-07-22 18:06

Urdulizko erretiratuen taberna ustiatzeko lehiaketa abiatu du Udalak

Urdulizko erretiratuen taberna ustiatzeko lehiaketa abiatu du Udalak

Urdulizko Udalak herriko erretiratuen taberna ustiatzeko kontratuaren lehiaketa zabaldu du. Esleipenaren iraupena urte bikoa litzateke, beste urte biko luzapeneko aukeragaz. Interesdunek gutxienez 605 euroko kanona ordaindu beharko lukete hileko.

  Kultura  Urduliz 2016-07-22 15:01

Santa Marinatik Antsonekoara, dantzan eta alai

Tradizioei men eginez, goizean zehar Santa Marinako baselizara igo eta bertako inguruetan festa giroan ibili ostean, Antsonekoa plazarainoko jaitsiera egin zuten herenegun, eguaztenean, dozenaka urduliztarrek, Santa Mariñe Egunean. Horiekaz batera, Portugaleteko Ikusgarri, Algortako Agurra eta Urdulizko Iratxo Gorria dantza-taldeek ibilbidea alaitu zuten euren dantzakaz. Eta, nola ez, buruhandiek ere bihurrikerietan aritu ziren, gaztetxoen gozamenerako.

  Kultura  Urduliz 2016-07-20 13:32

Urdulizko zezen-buztan erregosia iluntzean, ETB1-en

Urdulizko zezen-buztan erregosia iluntzean, ETB1-en

Pasa den uztailaren 9an, Rabu Txapelketaren 50. urteurrena ospatu zuten Urdulizen. HIRUKAk horren berri eman zuen aurretik eta geroztik. Gaur iluntzean, ordea, ETB1 katearen "Nor Bere Saltsan" saio gastronomikoaren lau protagonistek bertan bizi izan zuten esperientzia kontatuko dute, 22:15etik aurrera.

  Kirolak  Getxo  Leioa  Urduliz 2016-07-19 12:32

Agustin Ugarteren omenezko triatloia egingo dute zapatuan

Agustin Ugarteren omenezko triatloia egingo dute zapatuan

Zapatu honetan, uztailak 23, Agustin Ugarteren oroimenezko III. Triatloi Olinpikoa izango da Areetan, Leioan eta Urdulizen, besteak beste. Getxo Triatloi Taldeak eta Trirunners bertako taldeek antolatuta, proba hori modalitate horretako Euskadiko zirkuituan sartuko da lehenengo aldiz. Parte-hartzaileek osatu beharko dituzte 1,5 kilometroko itsasaldia, 40 kilometro ibilbidea txirrindulaz eta 10 kilometroko lasterketa.

  Kultura  Urduliz 2016-07-15 16:12

Tortillak eta dantzak, Santa Mariñeko jaietan

Tortillak eta dantzak, Santa Mariñeko jaietan

Uztailaren 16an eta 20an ospatuko dute urduliztarren Santa Mariñeko jaiak. Hori horrela, egun bi horietan, hamaika jardueraz gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren guzti-guztiek.

  Kultura  Urduliz  Uribe Kosta 2016-07-13 09:00

Rabua ondo prestatzen badakizue? Hona hemen aritu eta aditu urduliztarren gomendioak...

Urrezko ezteiak ospatu zituen pasa den zapatuan Txori Alaikoek antolatzen duten Urdulizko Rabu Egunak, 50. edizioa, alegia. Aurtengoa ekitaldi berezia izan da, ospatu beharrekoa!

  Jendartea  Urduliz 2016-07-12 18:10

Urdulizko ospitaleko erabiltzaileak berbetan

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea 2016ko uztailaren 7an, eguena, zabalduko zuten. Hurrengo egunean, hainbat erabiltzaileagaz egon ginen zelako arreta ematen duten galdetzeko. Hona hemen emandako iritziak.

  Ekonomia  Urduliz 2016-07-11 16:05

Langile bat hil da Urdulizko Lointek lantegian

Langile bat hil da Urdulizko Lointek lantegian

Europa Press albiste-agentziak zabaldu duenez, 49 urteko langile bat hil da gaur Urdulizko Lointek lantegian; Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak berak baieztatu du beharginaren heriotza. Aipaturiko iturriaren arabera, Ertzaintzak 12:10 inguruan jaso du abisua pertsona bat lurrean zegoela esanez. Sorospen zerbitzuko kideak istripuaren tokira bertaratu direnerako, ordea, langilea hilda zegoen. Oraindik argitzeke daude istripuaren nondik norakoak.

  Jendartea  Urduliz 2016-07-07 18:44

Urdulizko ospitalearen kudeaketan "inprobisazioa eta planifikazio eza" salatu ditu EH Bilduk

Urdulizko ospitalearen kudeaketan "inprobisazioa eta planifikazio eza" salatu ditu EH Bilduk

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitaleak ateak zabaltzeak "berri pozgarritzat" jo du EH Bilduk, "gauza ona delako erietxe berria izatea Bizkaian; beti ere, osasun publikoaren eskaintzan aurrera egiten baldin badugu". Hala ere, azken hilabetetan salatu bezala, Urdulizko ospitalearen kudeaketan "inprobisazioa eta planifikazio eza" nagusitu egin direla adierazi du koalizio ezkerzaleak. Euren berbetan, "Osasun Saila zein Bizkaiko Foru Aldundia ez dira gai izan osasun publikoaren baitan hain garrantzitsua den zerbitzu berri hau modu egokian kudeatzeko".

  Kultura  Urduliz 2016-07-07 13:01

Blues Gaua egingo dute zapatuan Urdulizen

Blues Gaua egingo dute zapatuan Urdulizen

Zapatu honetan, uztailak 9, Urduliz Blues Gaua egingo dute bertoko kultur etxean; 21:00etatik aurrera, Jimmy Barnatan & The Cocooners taldeak joko du. Sarrerak 6 euroan egongo dira.

 Urduliz 2016-07-07 12:00

Urdulizko Rabu Txapelketaren 50. urteurrena ospatuko dute, uztailaren 9an

Urdulizko Rabu Txapelketaren 50. urteurrena ospatuko dute, uztailaren 9an

Urduliztarrak buztan erre-egosia prestatzen zale eta adituak direla esan daiteke: aurten, 50 urte beteko ditu Rabu Txapelketak uztailaren 9an, zapatua. Egun handia da urduliztarrentzat, eta goizean goiz ekingo diete egitekoei eta jai-giroari, Urdulizko Landan.

  Jendartea  Urduliz 2016-07-07 10:57

Darpon "tristetu" egiten da Urdulizko ospitalari egindako kritikakaz

Darpon "tristetu" egiten da Urdulizko ospitalari egindako kritikakaz

Sindikatuek egindako kritikei erantzun die Jon Darpon Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, SER irrati-kateko "La Ventana Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan. Gaur pazienteak zaintzen hasi den Urdulizko Alfredo Espinosa ospitaleko zerbitzuetako batzuk (garbiketa orokorra, arropa-garbiketa, sukaldaritza eta segurtasuna) pribatizatu egingo zirela salatu zuten langileen erakundeek. Darpon, ordea, "tristetu" egiten da, "garbiketa kanpoko enpresa batek edo funtzionarioek egiten dutela arazoa dela planteatzen dutenean".

  Jendartea  Urduliz  Uribe Kosta 2016-07-06 12:21

Goizeko 08:20an dauka hitzordua Urdulizko ospitalean zainduko duten lehenengo pazienteak

Goizeko 08:20an dauka hitzordua Urdulizko ospitalean zainduko duten lehenengo pazienteak

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea eguen honetan zabalduko dute, uztailaren 7an, goizeko 08:00etan, kanpo-kontsultak eta erradiologiako zerbitzurako hitzordua duten lehenengo pazienteei arreta emateko. Horiek izango dira Osakidetzako erietxe berriak emango dituen lehenengo zerbitzuak; Uribe Kostako, Uribe Butroeko eta Mungialdeako 175.000 pertsonari arreta eskainiko die.

  Jendartea  Urduliz 2016-07-05 17:16

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea inauguratu dute

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea inauguratu dute

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea inauguratu zuen joan den barikuan, uztailak 1, Jon Darpon Osasun sailburuagaz, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiagaz eta 150 gonbidatuagaz batera. Ospitale berria eguen honetan, uztailak 7, ipiniko dute martxan; kanpoko kontsultak eta erradiologia-zerbitzua, hain zuzen ere. Hurrengo sei hilabeteetan, kanpoko kontsultetan 23.500 pazienteri eta erradiologia-zerbitzuan 26.000 lagunei baino gehiagori arreta eskaintzea aurreikusi dute. Besteak beste, Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko bizilagunak zainduko dituzte erietxe berrian.

 Urduliz  Uribe Kosta 2016-06-29 15:37

Alfredo Espinosa, Agirre Lehendakariaren sailburu fusilatua

ARGIA.EUS / Aitor Azurki

Alfredo Espinosa, Agirre Lehendakariaren sailburu fusilatua

1937ko ekainaren 26an fusilatu zuten faxistek Gasteizen. Hilabete honetan inauguratuko dute bere izena daraman Urdulizko ospitalea. Alfredo Espinosa errepublikarra Bilbon zinegotzi, Burgos eta Logroñoko gobernadore zibil eta lehen Eusko Jaurlaritzako osasun sailburua izan zen. “Txiroen medikua” izenez ere ezaguna, ahalegin handia egin zuen gerra betean herritar guztientzako mediku-artapena ziurtatzeko. 

(Urdulizko ospitalea izendatu dute Alfredo Espinosa ospitalea).

[Artikulu hau Aitor Azurkik @AitorAzurki idatzia da, 2016ko ekainaren 26an, ARGIA.EUS-en eta CC-by-sa lizentziari esker argitaratu dugu HIRUKAn]

  Kultura  Urduliz 2016-06-24 11:40

Esther Alonsok irabazi du Urdulizko jaietako kartel-lehiaketa

Esther Alonsok irabazi du Urdulizko jaietako kartel-lehiaketa

Urdulizko Andra Mari jaiak irailean izango badira ere, daborduko badago festak iragarriko dituen kartela; jai-liburuxkaren azala ere izango da. Esther Alonso Ciria, 36 urteko leioaztarra izan da jai-batzordeak antolatutako lehiaketaren irabazlea. Hori dela eta, Alonsok 400 euro erdietsi ditu sari gisa.

Nabarmenak

Zorion agurrak