Jendartea  Urduliz 2016-07-05 17:16

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea inauguratu dute

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea inauguratu dute

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea inauguratu zuen joan den barikuan, uztailak 1, Jon Darpon Osasun sailburuagaz, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiagaz eta 150 gonbidatuagaz batera. Ospitale berria eguen honetan, uztailak 7, ipiniko dute martxan; kanpoko kontsultak eta erradiologia-zerbitzua, hain zuzen ere. Hurrengo sei hilabeteetan, kanpoko kontsultetan 23.500 pazienteri eta erradiologia-zerbitzuan 26.000 lagunei baino gehiagori arreta eskaintzea aurreikusi dute. Besteak beste, Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko bizilagunak zainduko dituzte erietxe berrian.

 Urduliz  Uribe Kosta 2016-06-29 15:37

Alfredo Espinosa, Agirre Lehendakariaren sailburu fusilatua

ARGIA.EUS / Aitor Azurki

Alfredo Espinosa, Agirre Lehendakariaren sailburu fusilatua

1937ko ekainaren 26an fusilatu zuten faxistek Gasteizen. Hilabete honetan inauguratuko dute bere izena daraman Urdulizko ospitalea. Alfredo Espinosa errepublikarra Bilbon zinegotzi, Burgos eta Logroñoko gobernadore zibil eta lehen Eusko Jaurlaritzako osasun sailburua izan zen. “Txiroen medikua” izenez ere ezaguna, ahalegin handia egin zuen gerra betean herritar guztientzako mediku-artapena ziurtatzeko. 

(Urdulizko ospitalea izendatu dute Alfredo Espinosa ospitalea).

[Artikulu hau Aitor Azurkik @AitorAzurki idatzia da, 2016ko ekainaren 26an, ARGIA.EUS-en eta CC-by-sa lizentziari esker argitaratu dugu HIRUKAn]

  Kultura  Urduliz 2016-06-24 11:40

Esther Alonsok irabazi du Urdulizko jaietako kartel-lehiaketa

Esther Alonsok irabazi du Urdulizko jaietako kartel-lehiaketa

Urdulizko Andra Mari jaiak irailean izango badira ere, daborduko badago festak iragarriko dituen kartela; jai-liburuxkaren azala ere izango da. Esther Alonso Ciria, 36 urteko leioaztarra izan da jai-batzordeak antolatutako lehiaketaren irabazlea. Hori dela eta, Alonsok 400 euro erdietsi ditu sari gisa.

  Jendartea  Urduliz 2016-06-21 11:45

Gizon bat atxilotu dute Urdulizen, auzokide bati labanaz eraso egin diolakoan

Gizon bat atxilotu dute Urdulizen, auzokide bati labanaz eraso egin diolakoan

Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilo hartu zuen, pasa den domekan, 13:15ak aldera, arma zuriz egindako lesioen delitu baten eta mehatxu-delitu baten ustezko egile gisa. Pertsona horrek laban batez eraso egin omen zion bizilagun bati, eta haren amaren kontrako irainak eta heriotza-mehatxuak egin zituen behin eta berriz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera. Biktimak lesio arinak pairatu zituen eskuan.

  Jendartea  Sopela  Urduliz 2016-06-06 09:00

Ume gaixoen aldeko elkartasun-jaialdia, eguenean Urdulizen

Ume gaixoen aldeko elkartasun-jaialdia, eguenean Urdulizen

Urdulizko kultur etxeak ekainaren 9an, eguena, hartuko du Aimar del Pozo eta Alazne Rodriguez gaixotasun arraroak pairatzen dituzten umeen aldeko elkartasun-jaialdia. 19:30etik aurrera, Berangoko Simon de Otxandategi eta Sopelako Lagun Artea abesbatzek eta Iñaki Basabe bakarlariak jardungo dute mutiko sopeloztarraren eta neskato urduliztarraren alde. Gaupasa ere izango da. Aurkezle Ramon Astika irrati-esataria ibiliko da. Sarrerak 5 euroan eros daitezke daborduko kultur etxean bertan.

  Hezkuntza  Urduliz 2016-05-31 15:33

Elortza eskolak aurkeztu du bere hezkuntza-proiektua

Elortza eskolak aurkeztu du bere hezkuntza-proiektua

Parte-hartze handia izan da Urdulizko Elortza eskolan, ikastetxeko hezkuntza-proiektu berria diseinatzeko orduan. Pasa den zapatuan, jaialditxoa izan zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako eskolan. D ereduko zentroak urritik martxora osatzen ibili den hezkuntza-proiektua aurkeztu zuen jendaurrean.

  Jendartea  Erandio  Leioa  Urduliz 2016-05-31 14:39

Bizkaibusek Erandiogoikoa eta Urdulizko ospitalea lotuko ditu, Leioatik

Bizkaibusek Erandiogoikoa eta Urdulizko ospitalea lotuko ditu, Leioatik

Vicente Reyes Garraio, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak jakinarazi duenez, Bizkaibus zerbitzua Urdulizko ospitalearen berehalako irekieraren arabera moldatuko da. Reyesen arabera, Bizkaibusen gaur egungo zerbitzuak beteko ditu Urdulizko ospitalearen beharrizanak berau jardunbidean hasi eta lehenengo aldian, hau da, 2016ko ekainetik azarora.

  Kirolak  Urduliz 2016-05-27 15:58

Euskal Selekzioan estreinatuko da gaur Sabin Merino

Euskal Selekzioan estreinatuko da gaur Sabin Merino

Sabin Merino Athleticeko aurrelariak bere lehenengo partida jokatuko du gaur Euskal Selekzioagaz. Gainera, urduliztarra Ajaccion zelairatuko da estreinakoz, apirilean Granadaren aurka lesionatu zenetik. Prieto eta Susaetagaz batera, Merino izango da Euskal Herriko taldeak eroango duen aurrelari bakarra. Euskal taldeak ez du batera entrenatzeko aukerarik izan. Korsikaren aurkako partida zuzenean eskainiko du ETBren 1. kateak, 20:00etan.

  Kirolak  Urduliz 2016-05-25 19:05

Urduliz Futbol Taldea jokalariak hartzen dabil

Urduliz Futbol Taldea jokalariak hartzen dabil

Daborduko, hurrengo denboraldia prestatzeari ekin dio Urdulizko Futbol Taldeak. Klubak ateak zabaldu dizkie balizko jokalari berriei, eta 1998tik 2010era bitartean jaiotako umeak zein gazteak deitu ditu, Iparralde futbol-zelaira joan eta entrenatzen has daitezen. Datozen deialdiak honakoak dira: 2007an eta 2008an jaiotakoak bihar, eguenean, maiatzak 26, zelairatuko dira; eta ekainaren 2an, 2004 eta 2006 bitartean jaiotakoen txanda izango da. Ordutegiak eta zalantzak argitzeko, Iker Casado koordinatzaileagaz berba egin daiteke, 647 108 484 telefonoan.

  Jendartea  Urduliz 2016-05-23 18:55

Urdulizek diru-laguntza eman die Siriako ume errefuxiatuei

Urdulizek diru-laguntza eman die Siriako ume errefuxiatuei

Gaur goizean, Urdulizko Udalak eta Urdulizko Merkatarien Elkarteak (UME) 1.725 euro eman dizkiote Unicef nazioarteko erakundeari, Siriako ume errefuxiatuei euren elkartasuna helaraz diezaien. Diru hori azken boladan gauzatutako elkartasun-jardueretan bildu dute: Txiri-txiri, UMEko zozketa eta Opus 4 taldearen kontzertua.
  Kirolak  Urduliz 2016-05-20 17:24

Gaurtik astelehenera, idi-proben txapelketa izango da Urdulizen

Gaurtik astelehenera, idi-proben txapelketa izango da Urdulizen

Aste-akabu honetan, barikutik astelehenera, Urdulizko Iparralde probalekuak hartuko du idi-proben txapelketako 23. edizioa. Gaur, barikuan, hiru idi-pare lehiatuko dira, honako ugazabenak: Lemoizko Andraka auzoko Andraka jatetxea, Orioko Oliden, eta Mungiako Birle herri-kirolen elkarteko Iñaki Lopategi.

  Kirolak  Urduliz 2016-05-20 16:57

Euskadi, Urdulizen nagusi

Euskadi, Urdulizen nagusi

Pasa den maiatzaren 8an jokatu zen lehenengo aldiz erlojupeko Bizkaiko Saria. Taldekako kadete-proba Urdulizen egin zen, 25,7 kilometroko ibilbidean. Bertan, Euskadiko selekzioaren taldea nagusitu zen: Mikel Arregi, Xabier Mikel Azparren, Iñigo Elosegi, Gontzal Garcia, Luis Mari Garikano eta Oier Lazkano. EAEko taldeak erraz garaitu zituen arerioak.

  Kirolak  Erandio  Getxo  Urduliz  Uribe Kosta 2016-05-18 15:34

Iturgitxi, Erandio B, eta Urduliz B taldeak igo dira

Iturgitxi, Erandio B, eta Urduliz B taldeak igo dira

Erandioko bigarren taldea Erregionaleko Bigarren Mailako txapelduna da. Hala, Ategorrikoak lehenengo mailara igoko dira datorren denboraldian. Kategoria berean, ostera, Gorliz jaitsi egin da, eta Askartzak, berriz, Bigarren kategorian mantentzeko ahalegina egin beharko du, jaitsiera-kanporaketan. Galea Bk ihes egin zion kanporaketa horri, azken partidan irabazita Boluen.

  Kirolak  Urduliz 2016-05-18 14:32

Sabin Merino Udako Campuserako izen-ematea zabalik dago daborduko

Sabin Merino Udako Campuserako izen-ematea zabalik dago daborduko

Sabin Merino lesioa osatzen dabilen bitartean, bere izena daroan Urdulizko campusak hirugarren edizioa iragarri du. Gabonetan abiatu zuten proiektua, eta Aste Santuan errepikatu zuten. Arrakastaren ondorioz, udan ere 2002 eta 2010 bitartean jaiotako neska-mutilek futbolaz gozatu ahal izango dute.

  Jendartea  Lemoiz  Urduliz 2016-05-13 11:57

Bigarren eskuko azoka egingo dute zapatuan Urdulizen

Bigarren eskuko azoka egingo dute zapatuan Urdulizen

Zapatuan, maiatzak 14, bigarren eskuko objektuen azoka egingo dute Urdulizko Antsonekoa plazan. Euria izatekotan, Elortza ikastetxean izango litzateke merkatua, Aita Gotzon kaleko 8. zenbakian. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Ekogunek antolatutako Aukera On izeneko merkatua goizeko 11:00etatik arrastiko 03:00etara egongo da irekita, bigarren eskuko edozer gauza erosteko edo truke egiteko. Denera, 40 postuk osatuko dute azoka. Hurrengo hitzordua Armintzan izango da, ekainaren 11n.

  Politika  Urduliz 2016-05-11 14:22

Bisita ukatu diote Iñaki Bilbao presoaren lagun bati

Bisita ukatu diote Iñaki Bilbao presoaren lagun bati

Iñaki Bilbao Gaubeka preso urduliztarraren lagun batek salatu du pasa den aste-akabuan bisita ukatu ziotela. "Gara" egunkariari azaldu dionez, aspalditik lotuta zuen bisita internet bitartez, baina Zuerako espetxera ailegatu zenean ez zioten pasatzen utzi. Bilbaoren lagunak erreklamazio-orri bat eskatu zuen eta ordu eta erdi itxaroten egon zen Zaragozako espetxean, noiz sartzen utziko zain. Azkenean, ordea, laguna ikusi barik bueltatu behar izan zuen Euskal Herrira.

  Kultura  Urduliz 2016-05-10 12:38

Akaitze Kamiruaga Garitaonandia: "Ume euskaldunak alfabetatzea zen helburua"

Kepa Ugarte Martiarena

Akaitze Kamiruaga Garitaonandia: "Ume euskaldunak alfabetatzea  zen helburua"

"Kili-Kili. Euskara pozgarri" erakusketa ekainaren 26ra arte egongo da ikusgai Bilboko Euskal Museoan. Bertako Udalak eta Labayru Fundazioak antolatu dute esposizioa, euskarazko aldizkariaren 50. urteurrenean. Horrez gainera, dokumentala eta liburua egin dituzte; Akaitze Kamiruaga Garitaonandia Labayruko kide urduliztarra ibili da, lankideakaz batera, horiek denak prestatzen.

  Ekonomia  Urduliz  Uribe Kosta 2016-05-04 14:03

Hazilan programa abiatu du Mankomunitateak, gazteak laneratzen laguntzeko

Hazilan programa abiatu du Mankomunitateak, gazteak laneratzen laguntzeko

Leioan eta Erandion aurretik egin duten legez, Uribe Kostako Mankomunitateko herrietan ere zabaldu dute 20 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako Hazilan laneratze-programan izena emateko epea. Urdulizko Udalak prentsa-oharrez jakinarazi duenez, Uribe Kostako Behargintzak ipini du martxan proiektua, Garapen garapen-agentzien euskal elkarteagaz batera.

  Jendartea  Urduliz 2016-05-02 13:45

Urdulizko metroko lanetan arazoak dituzte euri-uren kolektoreakaz

Urdulizko metroko lanetan arazoak dituzte euri-uren kolektoreakaz

Vicente Reyes Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak baieztatu du  Urdulizko Bilboko Metroaren geltokia lurperatzeko obrak aurrez ezarri zen epean amaituko direla, 2016ko amaieran. Era berean, jakinarazi du funtzionamenduko eta abian jartzeko proba denak egin ondoren, metroa 2017ko martxoaren amaieran iritsiko dela berriz Urdulizera, Foru Aldundiak zabaldutako prentsa-oharraren arabera.

  Jendartea  Urduliz 2016-04-27 12:14

Ingurumen lanetarako boluntarioen topaketa egingo dute zapatuan Urdulizen

Ingurumen lanetarako boluntarioak behar dituzte Urdulizen. Hori dela eta, beste urte batez, egiteko horretarako topaketa antolatu du zapatu honetarako, hilak 30, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Hitzordua 10:00etan jarri dute, Urdulizko berotegian. Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena cursos@uribekosta.org helbide elektronikora mezua idatziz edo 946 579 280 telefono zenbakira deituta.

Nabarmenak

Zorion agurrak