mar 19, 11:40 Berango
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren seigarren urteurrena ospatzeko asmoz, eskualdeko manifestazioa deitu du Uribe Kostako Pentsiodunen Plataformak apirilaren 7rako Berangon. Eguerdiko 12:30ean jarri dute hitzordua, Nagusien Etxean. Deitzaileek iragarri dutenez, mobilizazio aldarrikatzailea eta irekia izango da, eta ibilbidea Sabino Arana kaleko bi espaloietatik egingo dute, frontoira heldu arte. Bertan, manifestua irakurri eta iruzkinen bat egingo dute.
mar 19, 11:01 Barrika
Jarduera apirilaren 12an egingo dute, Barrikako Emakumeen Hitza elkartearen egoitzan, eta horren helburua da egunerokotasunetik deskonektatu eta arte mota ezberdinakaz esperimentatu ahal izateko eremu propio bat sortzea. Horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 656 771 164 zenbakira deituta, aupadaelkartea@gmail.com helbidera mezua bidalita edota hemen.