Uribe Kosta jaietan 2015

Suaren inguruan dantzan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 23a, 10:00
Algortan hainbat elkarteek batera egiten dute San Juan sua. EGIZU

San Juan sua antzinako jatorria duen jai garrantzitsua da, udako solstizioaren hasiera dela-eta ekainaren 24an ospatzen dena, bereziki Europan. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a izaten da. Jatorri paganoa duen antzina-antzinako tradizioa da, birsorkuntza-errituak batzen dituena; Erdi Aroaz geroztik, San Juan Bataiatzailea kristau santuaren izena hartu zuen. Festa honetako ekitaldi ezagunena San Juan sua da, hainbat aldaeragaz, San Juan eguneko bezperako gauean isiotu ohi dena. Horrela egiten da Uribe Kosta eskualdeko herri denetan.

Udako solstizioagaz batera, San Juan suak isiotuko dituzte gaur iluntzean Uribe Kostako txoko askotan:

Barrika

Plazan:
21:30    Txokolatada herrikoia.
22:00    San Juan suaren inguruko ikuskizuna, Deabru Beltzak taldeagaz.

*Ekainaren 24ra arte luzatuko dira sanjuanak.

Berango

Lantzarte zelaian:
19:00    Buala haur-dantzaldia, eta txokolatada.
20:00    San Juan sua, txoripan-a eta sagardoa.
20:30    DJ Xaibor.

Erandio

Astrabuduko Madaripe zelaian, Ta Orain Zer elkartearen ekimenez:
18:00    Umeentzako tailerrak, musika eta txosna, Madaripe zelaian.
22:30    San Juan dantza eta sua.

Altzagako kiroldegiaren ondoan, Erandioko Dendari Taldeak antolatuta:
22:00    San Juan sua, eta txokolatada.

Getxo

Algortako San Nikolas plazan, herriko hainbat elkartek antolatuta:
17:00     Bakoitzak eroango du sutara zer botako duen, San Nikolas plazara.
17:00    Aurpegia margotzea.
17:30    Dantza, Itxas Argia-ko lagunek gidatua.
18:30    Parkean Olgetan, ume eta gurasoentzako jolasak.
19:30    Txalaparta-emanaldia, eta bertsolari gazteen agurrak.
20:30    Txokolatada eta munduko postreak.
21:00    Gorrondatxe abesbatzagaz kantu herrikoiak.
22:30ak arte suaren inguruan dantzan.

Solstizio Gaua, Txorimalo gaztetxean:
20:30    Parrillada.
22:00    Sua, edabe magikoa eta jam session-a.

Gorliz

Errementari Bidean, Aratz dantza-taldeak antolatuta:

22:00    Txokolatea eta queimada.

Gaminiz auzoan, Gaminiz Bizirik auzo elkarteak antolatuta:
16:00    Umeentzako puzgarriak.
18:30    Piratak umeentzako antzerkia, Begira taldeagaz.
20:00    Txistorra eta txokolate merienda.
21:00    San Juan sua, trikiti-doinuakaz.

Leioa

Udaletxe ondoan:
23:15    San Juan sua isiotuko dute.
00:00    Su artifizialen ikuskizuna, Zaragozana pirotekniagaz.

Txosna-gunean:
22:30    Dantzaldia, Garilak 26 taldeagaz.
00:00    San Juan gaueko akelarrea; ondoren, dantzaldiaren jarraipena.

*Ekainaren 24ra arte luzatuko dira sanjuanak.

Plentzia

Legarrondon, Jai Batzordeak antolatuta:
19:00    Hasiera, bokatak eta txokolate-jana.
20:00    Kontu-kontari San Juan gaua.
21:00    Suari ondoetorria, edabe magikoagaz dantzara.

Linterna eta mozorroa eroan.

Sopela

18:30    Zintzoren ametsa antzezlana, Jauregizar plazan.
20:15    Txokolate-jana. udaletxe aurreko plazan.
21:00    Patas arriba zirku, malabarista eta su ikuskizuna, udaletxe aurreko plazan.
22:00    Sua isiotu, udaletxe aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun