Gabonak Uribe Kostan

Olentzero eta Mari Domingi gurean izango dira gaurtik aurrera

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 19a, 12:00
Olentzero eta Mari Domingi Sopelan. © SOPELAKO UDALA

Hamabi hilabete itxaroten egon ostean, gau berezia izango da abenduaren 24koa Euskal Herriko ume denentzat; baita hain txiki ez direnentzat ere. Bapo afaldu eta gero, lozorroan sartu, eta eguna argitzean, orduan hasiko dira arineketak eta komeriak. Hala ere, afaldu eta lotara joan aurretik, jolasteko eta abesteko aukerarik ez zaie faltako txikienei. Izan ere, bazter denak irribarrez eta algaraz gainezka egongo dira, Olentzeroren bisitagaz; leku askotan, Mari Domingi agertuko da ikazkin zaharragaz batera, kalez kale ibiltzeko, animaliek tiratutako gurdiaren gainean.

Uribe Kosta eskualdean, ohi den legez, Neguri-Gobelara egingo du lehenengo bisita Olentzerok, zapatu honetan, abenduak 19. Eguaztenean (hilak 23), ostera, Barrikan, Erandiolandan, Itzubaltzeta/Romon... izango dugu; aipatutako auzo getxoztarrean, umeen gutunak jasoko ditu. Beste gune batzuetan, opariak banatu egingo ditu: berbarako, Erandioko Kukularra auzoan jaia egingo dute frontoi txikian, eta bertara hurbilduko da Olentzero, erregaluakaz. Hala ere, Eguberri egunera arte itxaron beharko dute neska-mutilek ikazkinak etxean utzitakoak zabaltzeko.

Eguenean, abenduak 24, lehen aipatutako toki guztietara bueltatzeaz gainera, falta zaizkion eskualdeko herriak bisitatuko ditu Olentzerok, eta Mari Domingi lagunagaz hainbat txoko ere bai. Leku gehienetan kalejiran joango dira, musikariek eta dantzariek girotuta; eta gozokiak banatuko dituzte kale-bazterretan, ume eta helduen artean. Helmugara helduta, txokolate beroa hartzeko aukera egongo da, hotzari aurre egiteko; eztarriak ere bero edukitzea komeni da, orduan hasiko baitira Olentzeroren gorazarrez kantuak eta eskariak.

Aldarrikapenerako tarterik ez da faltako eguenean. Besteak beste, Itzubaltzeta/Romoko Branka herriko tabernatik abiatuko da euskal preso politikoen aldeko kalejira, 19:30ean.

Olentzero kalejiran

Barrika

Abenduak 23, eguaztena
19:30 Kalejira frontoitik udaletxera.

Berango

Abenduak 24, eguena
18:30 Kalejira Berangoetatik pilotalekura.

Erandio

Abenduak 23, eguaztena
17:00 Kukularran, jaia frontoi txikian; 19:30ean, opariak banatuko ditu Olentzerok.
18:30 Erandiogoikoan, kalejira auzoan zehar.

Abenduak 24, eguena
18:00 Astrabuduan. kalejira Ignacio Aldekoa ikastetxetik Mendiguren plazara.
18:30 Altzagan, kalejira azoka zaharretik Irailaren 23a plazara.

Getxo

Abenduak 19, zapatua
18:00 Neguri-Gobelan, kalejira auzoan zehar.

Abenduak 24, eguena
17:00 Andra Marin, kalejira kiroldegitik Malakate parkera.
17:30 Algortan, kalejira Benantziotik San Nikolas plazara, Villamontetik (18:00) igaroz.
17:30 Itzubaltzeta/Romon, kalejira Santa Eugenia plazan hasita. 19:30ean, euskal preso politikoen aldeko Olentzeroa, Branka herriko tabernatik abiatuta.
18:30 Areetan, kalejira Eskola plazan hasita.

Gorliz

Abenduak 24, eguena
18:00 Kalejira Ibarretatik pilotalekura.

Leioa

Abenduak 24, eguena
17:00 Herrigunean, kalejira Elexalde Errotatik Kultur Leioara.
17:30 Lamiakon, kalejira auzoan zehar, metro-geltokian hasita.
18:00 San Bartolomen, Olentzerori harrera bertoko kulturgunean.
18:00 Txorierrin, kalejira auzoan zehar, bertoko kulturguneraino.

Lemoiz

Abenduak 24, eguena
17:00  Andrakan, harrera Rufino plazan.
17:30 Armintzan, kalejira autobus-geltokitik frontoiraino.
18:30 Urizarren, kalejira udaletxe zaharraren aurrean hasita.

Plentzia

Abenduak 24, eguena
18:30 Kalejira Plazatxoatik Eliz enparantzara.

Sopela

Abenduak 24, eguena
17:00 Kalejira Larrabasterrako Urgitxieta plazatik Sopelako Udaletxe plazara.

Urduliz

Abenduak 24, eguena
18:00 Kalejira Igeltzera inguruko aparkaleku publikotik Elortza eskolara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun