Gabonak Uribe Kostan

Errege Magoei ondoetorria, hainbat herritan

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 4a, 12:00
Baltasar erregea umeak agurtzen. © GETXOKO KULTUR ETXEA

Uribe Kosta eskualdeko hainbat herri eta auzo bisitatuko dituzte urtarrilaren 5ean, martitzena, Errege Magoek. Besteak beste, 18:00etan abiatuko da Getxoko Andra Mari kiroldegitik Meltxor, Gaspar eta Baltasarren desfilea. Lehenik eta behin, Getxo eta Algorta zeharkatuko dituzte; ondoren, 19:30etik aurrera, Areetan eta Itzubaltzeta/Romon barrena ibiliko dira.

Gorlizen ere, 18:00etan hasiko da desfilea, Eliz plazan; Itsasbide eta Areatza zeharkatuta, 20:00etan Plentziako Astillero plazara heltzea espero dute. Sopelari dagokionez, 18:00etan Larrabasterrako Urgitxieta plaza ingurutik abiatu ostean, udaletxean egingo diete ongietorria Ekialdeko hiru mezulariei. Bitartean, Leioako Sakoneta kiroldegian, 18:30ean egongo dira Errege Magoak, bertara hurbildu gura duten ume denen zain. Azkenik, Berangon, 19:30ak aldera, Berangoetako kultur etxetik frontoiraino desfilea egingo dute sortaldeko errege ezagunenek eta berezienek. Errege Magoei harrera egin ostean, musika emanaldia eskainiko du DJ Xaiborrek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun