Gabonak Uribe Kostan

Gabonetan antzerki-eskaintza zabala izango da eskualdean

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 18a, 13:45
Moby Dick antzezlanaren irudi bat. © GORAKADA

Uribe Kosta eskualdean, 19 antzerki-emanaldi izango dira Gabonetan, bihartik aurrera, gehienak umeentzat. Berango, Erandio, Getxo, Leioa eta Sopelak hartuko dituzte saio denak.

Gabonak urrezko aroa da antzerkigintzarentzat, behintzat Uribe Kos­tan. Abenduaren 20tik urtarrilaren 9ra, 19 antzerki-emanaldi izango dira eskualdean. Umeentzako kontakizunak eta antzezlan euskaldunak izango dira osagai nagusiak. Ahalegin berezia egin dute eskola-oporrei begira Erandioko Kultura Sailak, Kultur Leioak eta Getxo eta Sopelako kultur etxeek. Lau erakunde horiek ziklo bana antolatu dute. Erandioko Udal Kultura Sailak Txikien Txanda ekimenaren barruan kokatu ditu antzezlanak. Urtarrileko Astrabuduko saio biak euskaraz izango dira, eta Altzagako bost antzezlanetatik lau gure hizkuntzan izango dira, eta bosgarrena, Chefs, mutua.

Getxoko Kultur Etxeak saio bana antolatu du euskaraz, mutua eta gaztelaniaz. Azken hori publiko helduari zuzendutakoa da. Kultur Leioak, ostera, Gabonetan Antzerkira dinamika isiotu du, eta neska-mutilentzako eta sendientzako programazioa antolatu du, euskarazko eta hizkuntzarik bako bost antzezlanen bitartez.
Berangoko kasuan, aldiz, azpimarratzekoa da Ilusiones musika-antzezlana ikustera joango direnek sarrera sinbolikoa (euro bakarra) ordaintzean lagunduko dutelako kanpaleku sahararretan izandako uholdeen kalteak konpontzen.

Azkenik, aipatzekoa da Anita Maravillasen Pintto, Pintto lana hiru herritan izango dela ikusgai.

Antzezlanak

Abenduak 20, domeka

19:30 Yendo, Getxoko Utopian aretoan.

Abenduak 26, zapatua

18:00 Moby Dick, 3 eta 9 urte bitarteko umeentzat, Kultur Leioan. 5€.

18:00 Faboo, el encanto de la imaginacion, Sopelako Kurtzion. 3 € umeak / 5 € helduak.

19:30 Erpurutxo, 7 eta 11 urte bitarteko umeentzat, Erandioko Azoka zaharrean. 2€.

Abenduak 27, domeka

18:00 Kontu Kantari, sendientzako txotxongilo-antzezlana, Kultur Leioan. 5€.

18:00 Pintto, Pintto, 3 urtetik gorako umeentzat, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Sarrera: 3 euro (umeak) / 5 euro (helduak).

Abenduak 28, astelehena

18:00 Pintto, Pintto, 3 urtetik gorako umeentzat, Areetako Andres Isasin. 5€.

18:00 Burbujas de papel, 3 urtetik gorako umeentzat, Kultur Leioan. 5€.

19:30 Magia lapurra, 5 urtetik gorako umeentzat, Erandioko Azoka zaharrean. 2€.

Abenduak 29, martitzena

18:00 Martes, Areetako Andres Isasin. 5€.

18:00 Gaueko entziklopedia koxkorra, 3 urtetik gorako umeentzat, Kultur Leioan. 4€.

19:30 Astokilo Zirkus, 2 urtetik gorako umeentzat, Erandioko Azoka zaharrean. 2€.

Abenduak 30, eguaztena

18:00 Pintto, Pintto, 3 urtetik gorako umeentzat, Kultur Leioan. 5€.

19:30 Hiru txerritxoak, 3 eta 9 urte bitarteko umeentzat, Erandioko Azoka zaharrean. 2€.

Urtarrilak 2, zapatua

19:00 Ilusiones, Berango antzokian. 1€.

Urtarrilak 3, domeka

19:30 Azken eguzkilorea, 3 urtetik gorako umeentzat, Astrabuduko Josu Muruetan. 2€.

Urtarrilak 4, astelehena

19:30 Sustrai biziak, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat, Astrabuduko Josu Muruetan. 2€.

Urtarrilak 9, zapatua

20:00 Chefs, Erandioko Azoka zaharrean. 5€.

20:00 Mejor viuda que mal casada, Areetako Andres Isasi musika-eskolan. 12€.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun