EHUk ikasketa-gelak irekiko ditu aste-akabuetan bihartik aurrera

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 1a, 19:45
Ikasleak gela batean, artxiboko irudian. © EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko eta Gipuzkoako campusek ikasketa-gelak zabalduko dituzte ikasleentzat, 2015-2016 ikasturteko lehenengo lauhilekoko azterketa garaian, unibertsitateak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Horrela, Bizkaiko campusean, urtarrilaren 2tik 17ra bitarteko jaietan eta asteburu guztietan egongo dira zabalik ikasteko gelak Bilboko eta Donostiako zentro batzuetan. Horrelako zerbitzurik ez da izango Leioako campusean.

Bilbon ikasteko ahal izango diren eskola eta fakultateak honakoak dira: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (Sarriko), 09:30etik 00:00etara bitartean, eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Luis Briñas kaletik sartuta), 09:30etik 22:00etara bitartean. Sartzeko EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da. 

Halaber, Gipuzkoan, Donostiako Ignacio Maria Barriola zentroko ikasgelak irekiko dira aste-akabuetan EHUko ikasleentzat. Zehazki, 08:00etatik 22:00etara arte egongo dira irekita urtarrilaren 2tik 24ra bitartean, eta sartzeko EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.  Salbuespen bat izango da, Unibertsitate Orientaziorako Azoka dela eta, urtarrilaren 23an Ignacio Maria Barriola zentroko gelak ez baitira ikasteko irekiko. Bestalde, EHUk gogorarazi du zapatuetan Carlos Santamaria zentroan dagoen campuseko liburutegia irekita egoten dela 09:00etatik 14:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun