Eskualdeko lau udaltzaingok eta Ertzaintzak batera egingo dituzte kontrolak

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 8a, 16:25
IREKIA-EUSKO JAURLARITZA

Getxo, Gorliz, Plentzia eta Sopelako udaltzaingoek eta Ertzaintzak batera egingo dituzte alkoholemia eta drogen kontrolak, bariku eta zapatu gauetan. Hala, kontrolen kopurua areagotzeaz gainera, lan horietarako baliabideak ez bikoiztea eta bost polizia-taldeetako kideen kopurua murriztea gura dute, beren zereginari lotutako beste lan batzuetan aritu ahal izateko.

Behin-behineko jarduera izango da, hiru hilabete iraungo duena. Ondoren, udako hilabeteetan sistema horregaz jarraituko duten ala ez erabakiko dute. Halaber, Eusko Jaurlaritzak Zirkulazio eta Bide Segurtasunean aurrera eramaten dituen kanpainetan beste jarduera batzuk ere elkarregaz egiten hasiko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun