Euskal kulturaz jabetzeko ikastaroa emango du EHUk

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 17a, 10:00
Donostiako Miramar jauregiak hartuko du ikastaroa. URKO DORRONSORO SAGASTI

EHUren Udako Ikastaroen barruan, euskal kultura ezagutzeko ikastaro berri bat izango da aurten: “Basque Yourself International Summer School” delakoa. Ekainaren 26tik uztailaren 15era egingo da, Donostian, eta goi-mailako irakasleak izango ditu, bakoitza bere arloan maisu, tartean Bernardo Atxaga idazlea, William Douglass antropologoa eta Kepa Junkera musikaria.

Horrez gainera, ikastaroko ikasleek euskara-eskolak ere hartuko dituzte, eta Euskal Herria ezagutzeko txangoak eta jarduerak ere egingo dituzte. Ikastaroa ingelesez izango da, eta matrikularen prezioa 1.800 eurokoa da. Halere, Etxepare Institutuak eta EHUk 20 beka emango dituzte. Matrikula egiteko epemuga ekainaren 1a da, baina leku-kopurua mugatua da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun