Herri Urratserako autobusa, Plentzian eta Gorlizen

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 25a, 10:00

Herri Urrats elkarteak maiatzaren bigarren domekan antolatzen du urtero Herri Urrats festa Senpereko aintziran edo lakuan. Hala, aurten maiatzaren 8an izango da euskaltzaleen ospakizuna, "Euskara jalgi hadi mundura" goiburuagaz. Aurtengoa 33. ekitaldia izango da, eta Gorlizko eta Plentziako udalek autobusa antolatu dute, eskualdeko euskaltzaleak bertaratzeko asmoz. Busean joan gura dutenek maiatzaren 3ra arte izango dute izena emateko aukera.

Izena emateko, Gorlizko zein Plentziako kultur etxeetan izena eman beharko dute. Aipatutako udalerrietan erroldatuta daudenek 5 euro ordaindu beharko dituzte; gainontzekoek, ostera, 8 euro.

Autobusaren irteera 09:00etan izango da Gorlizetik (Euskadiko Kutxa parean); Plentziakoek, ostera, 09:15ean hartuko dute, Charter parean. Buelta, berriz, arrastiko 08:00etan izango da Gorlizen; Plentziara ordu laurden beranduago helduko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun