Barrika On Air Banda eta DJ Txapelketa, prest!

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 3a, 16:23
Barrika Ona Air lehiaketaren kartela

Lehenengo edizioaren arrakastaz indartuta, Banda eta DJ Lehiaketa an­to­latu dute, bigarren aldiz, Ba­rri­kako Jai Batzordeak eta Udalak. Maiatzaren 16ra arte e­du­kiko dute izena emateko aukera II. Ba­rrika On Air sariketan parte hartu gu­ra dutenek.

Txapelketak zenbait aldaketa dakar aurten: batetik, parte hartzeko DJak edo bandaren kideetako batek gutxienez Barrika, Berango, Sopela, Urduliz, Gorliz, Plentzia, Lemoiz, Getxo edo Leioan erroldatuta egon behar du; eta, bestetik, ez dago adin-mugarik, edonork parte har dezake

Lehenengo fasean, maia­tzaren 23rako, lau banda eta lau disko-jartzaile onenak au­keratuko ditu epaimahaiak, aurkeztutako parte-hartzaile guztien artean. An­tolatzaileek azaldu dutenez, zortzi ho­riek San Juan jaietan egingo den saio erabakigarrira igaroko dira, finalera, ekainaren 18an egingo dena hain zuzen ere. 700 euroko sari nagusiaz gainera, musika-produktuetan bonuak eta formakuntza ere egongo dira ere. Gainera, finaleko ikusleek hautatuko duten talderik ala DJrik onenak 150 euroko saria jasoko du. Az­kenik, irabazleek zuzenean joko dute berriro.

Lehiaketaren oinarriak eta izena emateko orria: http://www.barrika.eu/es-ES/Eventos/Documents/Bases%20e%20Inscripci%C3%B3n.pdf

Sariak

BANDAK:
1. saria, 700€ musika-produktuetan
2. saria, 500€ musika-produktuetan
3. saria, 300€ musika-produktuetan

DJ:
1. saria, formakuntza eta 200€
2. saria, REMIX edo REMASH UP produkzioa
3. saria, REMIX edo REMASH UP produkzioa

info+: liburutegia@barrika.net / 946 775 163

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun